125. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

397/2003 FORU AGINDUA, irailaren 5ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, Nerea García Sanz andrea Tuterako "ETI" Bigarren Hezkuntzako institutuari atxikitzeko, 2003ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, uztailaren 2ko 147/2002 Foru Dekretuarekin bat eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 9an emandako 263/2003 Foru Aginduaren arabera.

Uztailaren 2ko 147/2002 Foru Dekretuaren bidez, Tuterako "ETI" Bigarren Hezkuntzako institutua kendu eta Bigarren Hezkuntzako bi institutu sortu ziren 2002ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, behin-behineko izen hauekin: "ETI-1" eta "ETI-2". "ETI" Bigarren Hezkuntzako institutua desagertzearen ondorioak izan dituzten langileak, bertan behin betiko destinoa zutenak, "ETI-1" eta "ETI-2" Bigarren Hezkuntzako institutu berriei atxiki zaizkie, Foru Dekretu honetako I. eranskineko zerrendetan ageri den moduan.

Halaber, Foru Dekretu horren 5. artikuluak ezartzen duenaren arabera, heziketa zikloak eta lanbide hastapeneko programak eman eta "Benjamín de Tudela" BHIan behin betiko destinoa duten irakasleak "ETI-1" Bigarren Hezkuntzako institutuari atxikiko zaizkio; 2003ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioak. Foru Dekretu horretako II. eranskinean ageri da zein diren langile horiek.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak urtarrilaren 13an emandako 4/2003 Foru Aginduaren bidez, Tuterako "ETI-2" Bigarren Hezkuntzako institutuaren berariazko izena aldatu eta "Valle del Ebro" izena onetsi da. Era berean, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak otsailaren 6an emandako 61/2003 Foru Aginduaren bidez, Tuterako "ETI-1" Bigarren Hezkuntzako institutuaren berariazko izena aldatu eta "ETI" izena onetsi da.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 9an emandako 263/2003 Foru Aginduaren bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntzetako irakasleen kidegoetako funtzionarioen lekualdatze lehiaketak behin betikoz ebatzi dira. Foru Agindu horren bidez Nerea García Sanz andreari behin betiko destinoa esleitu zaio, Tuterako "Benjamín de Tudela" Bigarren Hezkuntzako institutuan. Foru Agindu horren 4. atalean ezarritakoarekin bat, esleitutako destinoaren jabetza 2003ko irailaren 1ean hartu behar da.

Kontuan harturik Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ekainaren 9ko 263/2003 Foru Aginduaren bidez Nerea García Sanz andreari esleitutako destinoa aldatu egin dela, hain zuzen ere uztailaren 2ko 147/2002 Foru Dekretuko 5. artikuluaren arabera, bidezkoa da Nerea García Sanz andrea Tuterako "ETI" Bigarren Hezkuntzako institutuari atxikitzea, 2003ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Hori horrela, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nerea García Sanz andrea Tuterako "ETI" Bigarren Hezkuntzako institutuari atxikitzea, 2003ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, uztailaren 2ko 147/2002 Foru Dekretuarekin bat eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 9an emandako 263/2003 Foru Aginduaren arabera.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru agindu honen aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasita.

4. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Tuterako "Benjamín de Tudela" Bigarren Hezkuntzako institutura, Tuterako "ETI" Bigarren Hezkuntzako institutura, bai eta interesatuari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren bostean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0308669