125. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

601/2003 FORU DEKRETUA, irailaren 22koa, José Javier Goldáraz Oteiza Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Afera Ekonomikoen eta Araubide Administratiboaren Ataleko buru izendatzea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden funtzionarioak izan beharko dute.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko irailaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._José Javier Goldáraz Oteiza Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Afera Ekonomikoen eta Araubide Administratiboaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2003ko irailaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren hogeita bian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Reyes Berruezo Albéniz.

Iragarkiaren kodea: C3296159