125. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

583/2003 FORU DEKRETUA, irailaren 22koa, Amaya Bordonaba Ruiz andrea, Hezkuntza Departamentuko Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena. Kargu-uzteak 2003ko irailaren 23az geroztiko ondorioak izanen ditu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko irailaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Amaya Bordonaba Ruiz andrea, Hezkuntza Departamentuko Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2003ko irailaren 23az geroztiko ondorioak izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren hogeita bian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: C3295911