125. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/89 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, Burlatako Francisco Ardanaz Soldau plazako 4ko beheitian dagoen lokala moldatzeko, behean zehazten den bezala, betiere jarduera sailkatuen araudiari loturik, aipatu epean egoki juzgatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen:

Eskatzailea: José Luis López Ruiz. Jarduera: kafetegia. Tokia: Francisco Ardanaz Soldau plaza, 4, beheitia.

Burlatan, bi mila eta hiruko irailaren hamaikan. Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: A0308804