125. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G A N T Z I

Aurrekontuko 01/2003 aldaketa hasiera batean onetsirik

Igantziko Udalak, 2003ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen, hasiera batean, aurrekontuko 01/2003 aldaketaren espedientea:

1. Kreditu gehikuntza: 1 111 10001 kontusaila, "Alkatetzaren lansariak": 3.980,17 euro.

Toki Administrazioko Departamentuaren laguntzarekin finantzatua: 1 45505 kontusaila: 3.980,17 euro.

2. Kreditu berezia: 1 314 16001 kontusaila, "Gizarte Segurantzako enpresa-kuota": 800,00 euro.

Toki Administrazioko Departamentuaren laguntzarekin finantzatua: 1 45505 kontusaila: 647,61 euro.

1.581.69002 kontusaileko kredituaren bajarekin finantzatua: 152,39 euro.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Igantzin, bi mila eta hiruko irailaren bostean. Alkatea, Jesús María Begino Garro.

Iragarkiaren kodea: A0308757