125. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Arguedasko, Valtierrako, Villafrancako, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

2003ko aurrekontua behin betikoz onetsirik

Batzar Orokorrak 2003ko martxoaren 6an erabakita, hasiera batean onetsi ziren 2003ko ekitaldiko aurrekontua eta beterazpen oinarriak. Erabakia maiatzaren 5ean argitaratu zen, aurtengo 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Beraz, jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegazio edo erreklamaziorik egin gabe, behin betikoz onetsirik gelditu da. Horrenbertzez, 6/99 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean xedatutakoa betez, argitara ematen da, laburturik, behin betikoz onetsitako aurrekontua, ondotik ematen den zerrendako egitura eta zenbatekoei jarraikiz.

DIRUSARRERAK (Hasierako aurreikuspenak):

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 33.300,00 euro.

4. kapitulua._Tranferentzia arruntak: 427.460,16 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 601,01 euro.

Osotara: 461.361,16 euro.

GASTUAK (Hasierako aurreikuspenak):

1. kapitulua._Langileen lansariak: 348.133,43 euro.

2. kapitulua._Gastuak ondasun arrunt eta zerbitzuetan: 74.406,67 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 18,03 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 37.601,01 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 1.202,03 euro.

Osotara: 461.361,16 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cadreitan, bi mila eta hiruko irailaren bortzean. Mankomunitateburua, Javier Fernández García.

Iragarkiaren kodea: A0308673