125. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A L A R

Hasierako onespena, ordenanza fiskalen aldaketari

Etxalarko Udalak, 2003ko irailaren 4an egindako osoko bilkuran, ondoko ordenantzetan ezarritako tasa eta prezioen aldaketak hasiera batean onartu zituen:

Udal lokalen, kultur etxearen, igerilekuetako instalazioen eta pilotalekuaren erabilera arautzen dituen ordenantza.

Herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza (tasen eranskina)

Ur hornidura eta saneamendua arautzen dituen ordenantza.

Eremu publikoaren aprobetxamendu bereziak arautzen dituen ordenantza.

Aldaketa hauek 2004ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Espedienteak eta aipatutako erabakia jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan herritarrek eta eskubidea dutenek espedienteak udal idazkaritzan aztertu eta, nahi badute, erreklamazioak, kexak eta oharrak egin ditzaten.

Etxalarren, bi mila eta hiruko irailaren bortzean. Alkatea, Miguel María Irigoien.

Iragarkiaren kodea: A0308671