125. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Lizarrako Udalaren Lankidetza Proiektuen Laguntzetarako 2003ko Deialdia

_Xedea: laguntzak ematea nazioarteko lankidetza eta garapen-bidean dauden herriak laguntzeko egitarauen eta proiektuen gauzatzea sustatzeko, espedientean dauden oinarri erregulatzaileek xedatzen dutenaren arabera.

_Laguntzen aurrekontua, gehienez: 61.215,05 euro.

_Laguntzak eskatzeko epea: hilabete bat iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, Lizarrako Udalaren erregistro orokorrean.

_Onuradunak: GGKEak eta irabazi-asmorik gabeko eta elkarte bezala erregistraturiko elkartasun erakundeak.

_Aurkezteko dokumentazioa: deialdiko oinarrietan adierazten dena. Oinarri hauek, gainerako nahitaezko dokumentazioarekin batera, Udal bulegoetan Elkartasunaren Negoziatuan egonen dira interesatuen eskura.

Lizarran, bi mila eta hiruko irailaren hamaseian. Alkatea, M.ª José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: a0308970