125. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

2003ko otsailean izandako uholdeek kaltetutako higiezinak lurraren gaineko kontribuziotik salbuetsi Alkatetzaren ebazpena

Miguel Elizari Reta jaunak, Noain-Elortzibarreko alkate- udalburuak, datak erakusten duen egunean honako Ebazpena eman du:

Nafarroako Gobernuak onetsi du martxoaren 25eko 19/2003 Foru Legea hein batean garatzen duen 220/2003 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinak aurtengo otsailean zehar Nafarroako Foru Erkidegoan izandako uholdeek kaltetu dituztenen aldeko neurriak ezartzen baititu.

Foru Dekretu horren xedea martxoaren 25eko 19/2003 Foru Legeko 2. artikuluan jasotzen den 2003 urteari dagokion lurraren gaineko kontribuzioa eta, hala badagokio, aipatu kontribuzioaren gaineko errekarguak, salbuestea gauzatzeko prozedura arautzea da, baita arestian aipatutako salbuespenaren ondorioz beren diru-sarrerak murriztuta izanen dituzten udalerrietako udalei eginen zaien konpentsazioa ere.

19/2003 Foru Legeak, zeinak Nafarroako Foru Erkidegoan izan diren uholdeek kaltetutakoen aldeko neurriak ezartzen baititu, bere 2. artikuluan, 2003 urteari dagokion lurraren gaineko kontribuzioaren kuotak salbuestea aurreikusten du. Aipatu salbuespenak honako hauek hartzen ditu barne: aurtengo otsailean zehar izandako uholdeen ondorio zuzenaz kaltetutako nekazaritza-ustiapenak, hiri-onibarrak, industri eta merkataritza-establezimenduak eta profesionalen laneko lokalak, eta aipatu Foru Legeko 1. artikuluak ezartzen dituen udalerrietarako.

Aipatutako xedapenetan ezarritakoa betez,

Honako hau ebatzi dut:

1. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik, hilabeteko epea ematea aurtengo otsailean zehar Nafarroako Foru Erkidegoan izan diren uholdeen ondorioz kaltetutako subjektu pasiboek 2003 urteari dagokion lurraren gaineko kontribuzioaren salbuespena eta, hala badagokio, aipatu kontribuzioaren gaineko errekarguarena, onartua izan dakiela eskatu ahal izan dezaten, eta, hala badagokio, ordaindutakoa itzulia izan dakiela. Betiere, udal- bulegoetan dauden instantziak bete eta alkate-udalburuari zuzendu beharko zaizkio. Aipatu instantziarekin batera izandako kalteen justifikazio baloratua aurkeztu beharko da nahitaez, eta, hala badagokio, egindako ordainketen egiaztagiria; ordainagiri edo ordain-gutun originalak edo idazkariak bideratuak aurkeztu beharko dira.

2. Instantziak aurkezteko epea bukatuta, eta 19/2003 Foru Legean, martxoaren 25ekoan, aipatzen diren egoerak betetzen direla egiaztatuta, eta hurrengo hamabost egunen barruan, udalak banaka nahiz taldeka eskatutako salbuespenei buruzko erabakia hartuko du.

Erabaki hau, aipatutako Foru Dekretua betez, publiko egiten dugu herritar guztiek berri izan dezaten. Ebazpen hau izapide bat besterik ez denez, ezin da ebazpenaren aurkako helegiterik jarri, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107-1 artikuluan aurreikusitakoari kalterik egin gabe.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko irailaren hamazazpian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: a0308950