125. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

228/2003 EBAZPENA, irailaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Juan José Manero Sáinz jaunari mintegiko mahatsondoen ekoizle-ugaltzaile tituluaren titulartasuna eta izena aldatzeko baimena ematen diona.

Azagrako Juan José Manero Sáinz jaunak mintegiko mahatsondoen ekoizle-ugaltzaile behin-behineko titulua du (NA-80 erregistro zenbakia) eta titulu horren titulartasuna eta izena aldatzeko eskaera egin du.

Hazien eta Mintegiko Landareen Bulegoan dagoen dokumentazioa eta eskatzaileak aurkezturikoa ikusirik eta Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroak (EVENA) emandako adostasun txostena kontuan harturik.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera,

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak uztailaren 28ko 12/2003 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea "Viveros Juan José Manero, S.C.I." (IFZ: E-31708571) sozietatearen titulartasuna eskualdatu eta izena aldatzeko, Juan José Manero Sáinz jaunak eskatuta. Sozietateak, hala ere, lehengo erregistro zenbaki bera izanen du (NA-80).

Aurreko atalean aipatzen den kontzesioak behartzen du baldintza batzuk betetzera, honako lege-arau hauetan ezarrita daudenak alegia: Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenei buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretua, 1986ko uztailaren 1eko Aginduaren bidez onetsitako Mintegiko Mahatsondo Haziak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoa (otsailaren 21eko 208/2003 E.D.aren bidez sarturiko aldaketak barne) eta jarduera hori arautzen duten gainerako arauak.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitara eman eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Azagrako Juan José Manero Sáinz jaunari eta Hazien eta Mintegiko Landareen Bulegoari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren lauan._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: C3284571