125. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

402/2003 FORU AGINDUA, irailaren 5ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, 2003-2004 ikasturterako esleitzen dituena, lehiaketa publikoz eta presako tramiteaz, eskola-garraioko zenbait espediente, eta eman gabe uzten dituena beste zenbait esleipen.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak eginiko txostenak, 369/2003 Foru Aginduaren bidez araututako lehiaketa publikoko espediente batzuetarako eskaintzarik aurkeztu ez denez, proposatzen du zerbitzu horiek eman gabe uztea eta publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko behar diren tramiteak hastea, hain zuzen ere, honako espediente hauetarako: 3, 4, 5, eta 6/02, Baztango esparrua; 8, 9, 10, 11 eta 12/04, Lizarrako esparrua; 13 eta 14/05, Martzilla-Azkoien esparrua; 17/07, Leitzako esparrua; 31 eta 37/13 Iruña-Txantrea esparrua; 43/15, Iruña-Ermitagaña-San Juan esparrua eta 44/17, Zizurko esparrua.

Halaber foru agindu honetan zerrendan ematen diren espediente eta enpresei dagozkien eskola-garraioaren zerbitzuak esleitzea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeak emandako eskurantzen arabera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta 2001eko ekitalditik 2002ra luzatutako, eta 2003ra ere luzatutako, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legeko 33.1 artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Honen jarraian zerrendan ematen diren enpresei esleitzea eskola-garraioaren zerbitzuei dagozkien espedienteak:

_Ceferino Apecechea eta Semeak: 18/07 espedientea. Eguneko: 394,19 euro.

_Autobuses Artieda (Ativar, S.A.): 32/13 espedientea. Eguneko: 1.084,84 euro

_Autobuses y Garaje Bariain, S.L.: 15/06 espedientea. Eguneko: 558,71 euro.

_Autobuses La Burundesa, S.A.: Espedienteak 1 eta 2/01 eta 27/11. Eguneko: 1.295,72, 484,77 eta 1.053,52 euro, hurrenez hurren.

_Autobuses Conda , S.A.: Espedienteak 21 eta 22/01 eta 23/10. Eguneko: 1.321,82, 1.344,48 eta 1.398,70 euro, hurrenez hurren.

_Falces Autobuses Sánchez: 20/09 espedientea. Eguneko: 607,13 euro.

_Autobuses La Montañesa, S.A.L: Espedienteak 30/12 eta 34/13. Eguneko: 1.120,59 eta 615,19 euro, hurrenez hurren.

_Autobuses La Pamplonesa, S.A.: Espedienteak 36/13. Eguneko: 1.334,52 euro.

_Autocares Parra, S.L.: Espedientea: 19/08. Eguneko: 1.239 euro.

_Automóviles Río Alhama, S.A. (Arasa): Espedienteak: 7/03 eta 26/10. Eguneko: 763,05 eta 945,55 euro.

_UTE (Conda-Arasa-Elcarte): Espedienteak: 724 eta 25/10. Eguneko: 1.444,82 eta 1.336,69 euro.

_UTE Transporte Escolar de Navarra: Espedienteak: 28 eta 29/12, 33 eta 35/13, 38 eta 39/14, 40, 41 eta42/15 eta 45/17. 1.094,95, 1.329,25, 1.027, 400, 1.229,36, 1.133,18, 983,71, 1.380,18, 1.039,24 y 859,15 euro, hurrenez hurren.

_Autobuses La Pamplonesa, S.A.: Espedientea: 16/06. Eguneko: 1.006,08 euro.

2. Eman gabe uztea honako ibilbideotako ikasleen garraio-zerbitzua, ez baita eskaintzarik aurkeztu:

_2. esparrua, Baztan._3, 4, 5 eta 6/02 espedienteak.

_4. esparrua, Lizarra._8, 9, 10, 11 eta 12/04 espedienteak.

_5. esparrua, Martzilla-Azkoien._13 eta 14/05 espedienteak.

_7. esparrua, Leitza._17/07 espedientea.

_13. esparrua, Iruña-Txantrea._31 eta 37/13 espedienteak.

_15. esparrua Iruña-Ermitagaña-Donibane._43/15 espedientea.

_17. esparrua, Zizur._44/17 espedientea.

3. Ikasleen garraio zerbitzu horiek publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez kontratatzeko tramiteak hastea.

4. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren tramiteak egitea esleipen-kontratuak egin eta erregelamenduaren araberako bermeak jar daitezen.

5. Honen bidez esleitu den ikasleen eskola garraioaren gastua 2.147.428,09 eurokoa izanen da guztira 2003-2004 ikasturteko lehen lauhilekorako (2003ko irailetik abendura bitarteko aldia), eta 2002tik 2003ra luzatutako ekitaldirako Departamentuko gastuen aurrekontuko "Eskola garraioa" izeneko 41620-2230-425200 kontusailaren bizkar ordainduko da (5155 espedientea). 2004ko urtarrila-ekaina aldirako kostua, gutxi gorabehera, 3.101.840,56 eurokoa izanen da guztira, 2004rako aurrekontuan gaitzen den kontusailaren kargura.

6. Foru agindu honetan xedatutakoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Foru Agindu hau igortzea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioko Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren bostean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0308706