125. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

582/2003 FORU DEKRETUA, irailaren 22koa, Nafarroako Gobernuak Estatuaren Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordean duen ordezkaritza aldatzen duena.

Estatuko Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordea erregulatzen duten arauak onesten dituen abuztuaren 1eko 1507/1984 Errege Dekretuaren 1. artikuluko 1. idatz-zatian erabakitzen denez, Batzorde hori Estatuko Administrazioaren hiru ordezkarik, Espainiako Gobernuak izendatuak, eta Nafarroako Gobernuak hautatutako beste hiru ordezkarik osatuko dute. Aipatu artikuluaren 2. idatz-zatiak xedatzen du Lankidetza Batzordeko kideak hautatzen dituen organo berak beste batzuk jarri ahalko dituela, edozein unetan, haien ordez.

Nafarroako Gobernuan gertatu berri den berrikuntza ikusirik, Batzorde horretan duen ordezkaritza aldatu beharra dago.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko irailaren hogeita bian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa, Estatuko Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeko kide den Rafael Gurrea Induráin jaunaren kargu uztea xedatzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. artikulua. Javier Caballero Martínez jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Estatuko Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeko kide izendatzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren hogeita bian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: C3295903