121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

E D I K T U A

Ultzamako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2003ko abuztuaren 29an. Hona haren testu osoa:

"Gaixotasuna dela eta, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Francisco Pérez Arregui alkateordearen esku uztea alkatetza honen eginkizunak, gaixotasun bajan nagoen bitartean.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."

Larraintzarren (Ultzama), bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita bederatzian. Alkatea, José María Echeverría Oscoz.

Iragarkiaren kodea: A0308570