121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

E D I K T U A

Ultzamako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2003ko abuztuaren 29an. Hona haren testu osoa:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Urritzola-Galaingo U.B.3 unitatearen hirigintzako aprobetxamenduaren % 10 eskudirutan ordaintzeko kudeaketa hitzarmena, jendaurrean egonen da 20 egunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Hitzarmen hau aipatutako lurren jabearekin sinatzeko da.

2. Ebazpen hau interesatuari igorriko zaio, behar diren ondorioak izan ditzan."

Larraintzarren (Ultzama), bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita bederatzian. Alkatea, José María Echeverría Oscoz.

Iragarkiaren kodea: A0308569