121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

Mugapena aldatzeari buruzko proiektua behin betikoz onetsirik

Ultzamako Udaleko alkate udalburuak, 2003ko ekainaren 20an, hasiera batez onetsi zuen Urritzola-Galaingo (Ultzama) U.B.3 unitatearen mugapena aldatzeari buruzko proiektua, Rosario Cía Elcano andreak eta beste batek sustatua.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egunetan (93. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2003ko uztailaren 21ekoa), eta, inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 143. artikuluan, 76. artikuluarekin lotuta dagoen hartan, xedatuarekin bat, 2003ko abuztuaren 26an egin osoko bilkuran behin betikoz onetsi da Urritzola-Galaingo (Ultzama) U.B.3 unitatearen mugapena aldatzeari buruzko proiektua, Rosario Cía Elcanok eta beste batek sustatua.

Larraintzarren (Ultzama), bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita zortzian. Alkatea, José María Echeverría Oscoz.

Iragarkiaren kodea: A0308568