121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

2003ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa

Ultzamako Udalak 2003ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketei buruzko espedientea onetsi zuen, hasiera batean, 2003ko abuztuaren 26an egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondorengoetan, eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ultzaman, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita seian. Alkatea, José María Echeverría Oscoz.

Iragarkiaren kodea: A0308567