121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jakinarazpen ediktua

Ondareko erantzukizunaren arloan Administrazio Publikoen Prozeduren Erregelamendua arautzen duen martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretuko 11. artikuluan aurreikusirikoa betetzeko, interesatuari B/2003/106 espedientearen jakinarazpena egin ahal izan ez zaionez, aditzera ematen zaio Elena Maturen Miguel andreari, Fermín Berruezo Orio eta Isabella Alemanno Sánchez jaun-andreen izenean eta haiek ordezkatuz, 15 egun balioduneko epea duela, hau argitaratzen denetik hasita, espedienteko agiriak ikusi ondotik, alegazioak egin ditzan eta bidezko juzgatzen dituen agiri eta frogak aurkez ditzan.

Espedientea Ondare Departamentuan dago haren eskura, Herriko Etxeko lehengo solairuan.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren batean. Alkate udalburua, Yolanda Barcina.

Iragarkiaren kodea: A0308529