121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jakinarazpen ediktua

Ondareko erantzukizunaren arloan Administrazio Publikoen Prozeduren Erregelamendua arautzen duen martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretuko 11. artikuluan aurreikusirikoa betetzeko, interesatuari B/2003/80 espedientearen jakinarazpena egin ahal izan ez zaionez, aditzera ematen zaio Rafael Gregorio Ezquer Alvarez jaunari 15 egun balioduneko epea duela, hau argitaratzen denetik hasita, espedienteko agiriak ikusi ondotik, alegazioak egin ditzan eta bidezko juzgatzen dituen agiri eta frogak aurkez ditzan.

Espedientea Ondare Departamentuan dago haren eskura, Herriko Etxeko lehengo solairuan.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren batean. Alkate udalburua, Yolanda Barcina.

Iragarkiaren kodea: A0308528