121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E G A R I A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Jose Antonio Manso Berruete. Jarduera: tabakoa lehortzeko tegia eraikitzea. Tokia: "San Pelayo" alderdia, 1. poligonoko 61. lurzatia, Legaria.

Legarian, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita batean. Alkatea, Luis María Landa Urabayen.

Iragarkiaren kodea: A0308786