121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

Murillo el Cuendeko Arau Subsidiarioetako Radako 11. poligonoko 598 A lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2003ko maiatzaren 21eko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Radako 11. poligonoko 598 A lurzatiaren (Las Cuadrillas kalea, z.g.) xehetasun azterlana, Viviendas de Rada Sociedad Cooperativa-k sustatua.

Jendaurrean egon zen hogei egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (89 zenbakia, 2003ko uztailaren 11koa) argitaratu eta biharamunetik hasita, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta interesatuek bidezko juzgatzen zituzten alegazioak aurkez zitzaten.

2003ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zen behin betiko onestea xehetasun azterlana, iragarkia argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako bi egunkaritan, eta onetsitako xehetasun azterlanaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.

Erabaki horrek amaiera ematen dio administrazio bideari; haren aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Murillo el Cuenden, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita zortzian. Alkatea, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: A0308489