121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Plan partziala behin betikoz onetsita

Vianako Udalak, 2003ko abuztuaren 28an egin osoko bilkura arruntean, behin betikoz onetsi zuen Vianako Udal Planeko SR-4 sektoreko Plan Partziala, Promociones Estella Urbana, S.L.k sustatua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, bi mila eta hiruko irailaren bian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: C3277284