121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Bizilagun txartelak deuseztaturik

Hiritar Babespen Alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpenen jakinarazpenak, ondotik laburturik ematen direnak, ezin egin izan direnez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatuak bizi diren Udal edo Kontzejuaren iragarki oholean argitaratzen dira:

Interesatua: Pedro José Teruel Ochoa. Matrikula: NA-7249-Y. Ebazpena: RPC 03-6-13 (9/PC). Arrazoia: bizilagun txartela baliogabeturik, 7. sektorea.

Interesatua: Alfonso Herranz Dorremochea. Matrikula: 8198-BMT. Ebazpena: RPC 03-6-26 (5/PC). Arrazoia: bizilagun txartela baliogabeturik, 3. sektorea.

Interesatua: María Lourdes Azcona Olaiz. Matrikula: 5512-BBH. Ebazpena: RPC 03-6-26 (7/PC). Arrazoia: bizilagun txartela baliogabeturik, 3. sektorea.

Interesatua: Francisco Javier Chocarro Beruete. Matrikula: 0366-BHW. Ebazpena: RPC 03-7-18 (21/PC). Arrazoia: bizilagun txartela baliogabeturik, 7. sektorea.

Interesatua: José María Esparza Cogeces. Matrikula: BI-6839-BT. Ebazpena: RPC 03-7-18 (22/PC). Arrazoia: bizilagun txartela baliogabeturik, 6. sektorea.

Interesatuei errekerimendu egiten zaie, jakinarazpen hau argitaratu eta bi eguneko epean txartela Hiritar Babespen Alorraren bulegoetan utz dezaten, Iratxeko Monasterioaren karrikako 2an, 8:00etatik 14:00etara.

Ebazpenaren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo-egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita batean. Jarduneko alkatea, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: A0308260