121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

E D I K T U A

Udalak, 2003ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du La Florida kaleko lurzati bat soberako lurzati kalifikatzea, ondoren zuzenean saltzeko. Hirurogeita hamahiru metro eta berrogeita bost dezimetro karratu ditu, eta La Florida kaleko hogeita hemezortzigarrenarekin mugakide da.

Espedientea hilabeteko epean izanen da jendaurrean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, eta aipatutako epea erreklamaziorik gabe igaroz gero, aipatu kalifikazioa behin betikoz onetsitzat joko da.

Lodosan, bi mila eta hiruko ekainaren bostean. Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: C3279183