121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Uharteko Udalak, 2003ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Itaroako Plan Partzialeko 15. etxesaileko 4. lurzatirako (gaur egun, Itaroa Urbanizazioa, 34) egin den xehetasun azterlana, María Isabel Rueda Fernández andreak sustatua.

Espedientea jendaurrean azalduko da hogei egunez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan zehazten den moduan.

Uharten, bi mila eta hiruko irailaren batean. Alkatea, José Iriguíbel López.

Iragarkiaren kodea: C3275275