121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Aretako bigarren faseko birzatiketa proiektua hasiera batez onetsita

Uharteko Udalak, 2003ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen "Aretako bigarren faseko birzatiketa proiektua", Uharteko Udalak sustatu duena, espedientean behar bezala eginbidetuta dagoen testuari jarraituz.

Espedientea jendaurrean azalduko da hogei egunez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan zehazten den moduan.

Uharten, bi mila eta hiruko irailaren batean. Alkatea, José Iriguíbel López.

Iragarkiaren kodea: C3275313