121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

2003ko ekitaldirako kreditu aldaketen gaineko espedienteak hasiera batean onetsirik

Luzaideko Udalak, 2003ko abuztuaren 28ko osoko bilkura arruntean, 2003ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espediente batzuk onetsi zituen hasiera batean. Hona hemen laburturik:

Aurrekontuko 1. aldaketa.

_Kreditu berezia:

Gastuetako 1.321.626 kontusaila. Multimedia gunearen ekipamendua: 1.294,81 euro.

Aldaketa, guztira: 1.294,81 euro.

_Finantzabidea

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzaturik; guztira 1.294,81 euro.

Aurrekontuko 2. aldaketa.

_Kreditu gehikuntza

Gastuetako 1.431.622 kontusaila. Udaletxe zaharra berritzea: kontusail honen kreditua handitu da 170.519,28 euro.

Aldaketa, guztira: 170.519,28 euro.

_Finantzabidea

Dirusarreretako 1.917 kontusaila "Epe luzerako hitzartu beharreko kreditua" ere 170.519,28 euro handitu da.

Espedienteak idazkaritza orokorrean egonen dira ikusgai, 15 egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua aldatzeko espediente horiek behin betikoz onetsita geldituko dira eta betetzat hartuko da haien laburpena argitaratzeko tramitea.

Argitara ematen da, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa betez.

Luzaiden, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita bederatzian. Jarduneko alkatea, Nicolas Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: A0308551