121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Luzaideko Udalak, 2003ko abuztuaren 28an egindako osoko bilkuran, bertaratutako guztiak ados eta legez eskatzen den gehiengoa izanik, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Ezestea aurkeztutako alegazioak eta behin betikoz onestea Bostargi, S.L.ren izenean Javier Marticorenak sustatutako xehetasun azterlana, Luzaideko Benten auzoko 1. poligonoko 80-106-458. lurzatiei dagokiena.

Xehetasun azterlana 2003ko martxoaren 26ko bilkuran onetsi zen hasiera batez, eta hasierako onespen hori 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2003ko maiatzaren 9an, eta Diario de Navarran, 2003ko maiatzaren 14an.

2. Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Luzaiden, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita bederatzian. Jarduneko alkatea, Nicolas Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: A0308550