121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Urbanizazio proiektua hasiera batean onetsirik. Akats zuzenketa

Ikusirik badela akatsa urbanizazio proiektuaren hasierako onespenaren iragarkian, 2003/09/01 egunean 111. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, honen bidez ematen da behar den zuzenketa. Honela dioen tokian: "hasiera batez onetsi du hegoaldeko etxebizitza sektoreko Cruz Blanca poligonoa urbanizatzeko proiektua, Rumisa-k sustatu eta Alvarez eta Cano ingeniariek prestatu dutena", honela behar du: "hasiera batez onetsi du hegoaldeko industria sektoreko Cruz Blanca poligonoa urbanizatzeko proiektua, Rumisa-k sustatu eta Alvarez eta Calvo ingeniariek prestatu dutena".

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orkoienen, bi mila eta hiruko irailaren batean. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0308619