121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

33/2003 FORU AGINDUA, irailaren 1ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren Bulegoak ezartzen dituena.

Uztailaren 28ko 292/2003 Foru Dekretuaren bidez Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa onetsi da.

Egitura organiko berriak bi Zerbitzu berri sortu ditu: Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua eta Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzua, hein batean lehengo Nekazaritzako Egituren Zerbitzuaren eta Nekazaritzako Elikagaien Industrien Zerbitzuaren eginkizunak hartu dituztenak. Era berean, Atal berriak sortu zituen, Zerbitzu sortu berriekin bat heldu direnak.

1999ko urriaren 18ko Foru Aginduak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren Bulegoen egitura ezarri zuen. Foru agindu hori aldatzen joan da, Bulegoak moldatzeko antolaketari dagokionez gertatu diren premietara.

Beharrezkoa da, beraz, bulegoen egungo eskema Departamentuaren egitura berriari egokitzea, kasu batzuetan bulego batzuk Zerbitzu eta Atal berriei atxikiz eta, beste batzuetan, indarra duen atxikipenari eutsiz; azkenik, beste batzuetan, denboraren poderioz behar edo komeni dena aldatuz edo kenduz. Hori guztia araugintzako testu berri baten barnean sartzen da, administrazio unitateen jarduketa erraztu eta administratuei nola herritarrei zehaztasuna eta segurtasun juridikoa eskaintzeko helburuei begira.

Nafarroako Gobernua eta Foru Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 50.2 artikuluak kontseilari bakoitzaren esku uzten du bere Departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko eskumena.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Egitura orokorra

1. artikulua. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian honako bulego hauek ezarri dira:

_Batasuneko Aferetarako eta Europako Batasunaren Nekazaritza Politika Begiratzeko Atalean, Europako Batasunaren Nekazaritza Politikaren Argibide Bulegoa eta Europako Batasunaren Nekazaritza Politika Kudeatzeko Bulegoa.

2. artikulua. Idazkaritza Teknikoan honako bulego hauek ezarri dira:

_Kudeaketa Ekonomikoaren Atalean, Ekonomi Aferetarako Bulegoa eta FEOGA-Bermearen Kontabilitate Bulegoa.

_Kudeaketa Administratiboaren Atalean, Langileri Bulegoa, Mantenimendu Bulegoa eta Kudeaketa Administratiboari Laguntzeko Bulegoa.

_Informazioa Kudeatzeko Atalean, FEOGA-Bermearen Ordainketak Burutzeko Bulegoa, Informazioaren Teknologiaren Bulegoa, FEOGA-Bermearen Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoa eta Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoa.

_Araugintza eta Koordinazio Juridikoaren Atalean, Ordainketa Erakundeko Laguntza Juridikoaren Bulegoa.

_Nekazaritzako Baliabideak Ebaluatzeko Atalean, Nekazaritzako Estatistikaren eta Azterlanen Bulegoa, Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren Bulegoa, Nekazaritzako Kontabilitate Sarearen Bulegoa, Lurzoru eta Klimatologia Bulegoa eta Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoa.

3. artikulua. Nekazaritza Zerbitzuan honako bulego hauek ezarri dira:

_Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalean, Landare Ekoizpenaren Bulegoa, Landare Osasuneko Bulegoa eta Nekazaritzako Aseguruen Bulegoa.

_Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Esku-hartze Atalean, Erosketa eta Salmenta eta Esku-hartze Bulegoa, Bazka Idortzeko Laguntzen Bulegoa eta Produktuen Eraldaketarako Bulegoa.

_Ikuskapen Atalean, Nekazaritzako Ustiategiak Ikuskatezko Bulegoa eta Nekazaritzako Establezimenduak Ikuskatezko Bulegoa.

_Etekinetarako Laguntzen Atalean, Nekazaritzako Ekoizleentzako EBren Laguntzen Bulegoa eta Europako Batasunaren Nekazaritza Politikarako Neurri Osagarrien Bulegoa.

4. artikulua. Abeltzaintza Zerbitzuan honako bulego hauek ezarri dira:

_Zerbitzuaren menpean, zuzenean, Abeltzaintzako Langelen Bulegoa.

_Abereen Ekoizpenaren Atalean, Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoa eta Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa.

_Abere Osasuneko Atalean, Epizootiologia Bulegoa.

5. artikulua. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan honako bulego hauek ezarri dira:

_Zerbitzuaren menpean, zuzenean, Nekazaritzako Azpiegituren arloko Egintza Administratiboak Berrikusteko Bulegoa eta Ingurumenaren Kontroleko Bulegoa.

_Nekazaritzako Azpiegiturak Berritzeko Atalean, Obren Bulegoa, Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoa, Abeltzaintzako Azpiegiturei Laguntzeko Bulegoa eta Artxibo eta Jabetza Tituluen Bulegoa.

6. artikulua. Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuan honako bulego hauek ezarri dira:

_Nekazaritzako Elikagai Industriak Sustatzeko Atalean, Nekazaritzako Elikagai Industrien Bulegoa, Nekazaritzako Gaiak Merkaturatzeko Bulegoa eta Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Eraldakuntzako Nekazaritza Sozietateen Erregistro Bulegoa.

_Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Atalean, Analisi Instrumentalerako Bulegoa, Kontrol eta Iruzurren Bulegoa, Landare Biologiaren Bulegoa eta Abeltzaintzako Laborategiaren Bulegoa.

7. artikulua. Honako bulego hauek kendu dira:

_Nekazaritza Kudeatzeko Atalean, Nekazaritzako Kudeaketari Laguntzeko Bulegoa.

_Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuan, Gainbegiratze Lanean Laguntzeko Bulegoa.

_Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Eskuhartze Atalean, Kontrol Teknikoaren Bulegoa.

_Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalean, Hazien eta Mintegiko Landareen Bulegoa.

_Abere Osasuneko Atalean, Animaliak Babesteko Bulegoa.

_Plangintza Atalean, Nekazaritzako Estatistikaren Bulegoa eta Nekazaritzako Azterlanen Bulegoa.

_Herrilurren Atalean, Larre Bulegoa.

_Nekazaritzako Egituren Berrikuntzaren eta Lurzati Berrantolamenduko Obren Atalean, A Eskualdeko Lurzatiak Berrantolatzeko Bulegoa, B Eskualdeko Lurzatiak Berrantolatzeko Bulegoa, D Eskualdeko Lurzatiak Berrantolatzeko Bulegoa eta F Eskualdeko Lurzatiak Berrantolatzeko Bulegoa.

_Nekazaritzako Egituren Zerbitzuan, Lurzatien Berrantolamenduaren arloko Egintza Administratiboak Berrikusteko Bulegoa.

II. KAPITULUA

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko bulegoak

8. artikulua. Europako Batasunaren Nekazaritza Politikaren Argibide Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Europako Batasunaren Nekazaritza Politikari buruzko legeria, dokumentazioa eta informazioa biltzea.

b) Europako Batasunaren Nekazaritza Politika jarraitzea eta hari buruzko analisi, azterlan eta txostenak egitea.

c) Europako Batasunaren Nekazaritza Politikari buruzko informazioa ematea nekazaritza sektoreari eta haren erakunde ordezkariei.

d) Aholkularitza, laguntza teknikoa eta lankidetza eskaintzea, politika, programa eta xedapenen prestaketari buruz, Departamentuko unitate administratiboei eta Nafarroako Gobernuko erakundeei eta menpeko entitateei, Europako Batasunaren Nekazaritza Politikaren aplikazioan.

e) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak kudeatzen dituen programa eta ekimen komunitarioak jakinarazi eta zabaltzeko ekintzak egitea.

f) Europako Batasunaren programek eta eshu-hartzeek Nafarroako nekazaritzan duten eragina ebaluatzea, kanpo lanen, azterlan sektorialen eta abarren bidez.

g) Departamentuko unitate administratiboek eta Nafarroako Gobernuko erakundeek eta menpeko entitateek Europako Batasunaren Nekazaritza Politika nola aplikatzen duten jarraitzea.

h) Europako Batasunaren Nekazaritza Politikari buruz goreneko organoek esleitzen dizkionak.

9. artikulua. Europako Batasunaren Nekazaritza Politika Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren eskumena izanik, Europako Batasunak onetsi eta Nafarroako Gobernuak abian jarritako programa eta ekimenetan esleitzen zaizkion neurrien kudeaketa eta/edo jarraipena egitea, bai eta estatuko edo nazioarteko esparruan parte hartzen dituen horiena ere.

b) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren eskumenei dagokienez, Departamentu baten baino gehiagoren eskuhartzea eskatzen duten ekintza-plan eta programak, finantzakidetasuna eskuratzeko Europako Batasunean aurkeztu behar direnak, prestatzea.

c) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren partaidetza duten Batasunaren programa eta ekimenak bai praktikaren bat finantzen aldetik zein neurritan betetzen diren ebaluatu eta jarraipena egitea.

d) Departamentuaren partaidetza duten Batasunaren programa eta ekimenen egoerari buruzko txostenak egin eta behar diren aldaketa eta ziurtagiriak tramitatzea.

e) Batasuneko Aferetarako eta Europako Batasunaren Nekazaritza Politika Begiratzeko Atalak delegatuta, Nafarroako Foru Komunitateko Ordainketa Erakundean eginkizun horiek esleituta dituzten unitateak emandako ordainketa-baimenak gainbegiratu eta prozedura-eskuliburuak, kontrolerako planak eta bere eginkizunei loturiko beste edozein agiri prestatzea.

f) Europako Batasunaren Nekazaritza Politikari buruz goreneko organoek esleitzen dizkionak.

III. KAPITULUA

Idazkaritza Teknikoaren Bulegoak

10. artikulua. Ekonomi Aferetarako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Kontabilitate Zentroa kudeatzea.

b) Aurrekontuen kudeaketari buruzko operazioen barne kontabilitatea egitea.

c) Kontabilitateko dokumentuak tramitatzea eta dirusarrera nahiz gastuen kontabilizioarekin zerikusia duten operazioak egitea.

d) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan justifikatu beharreko fondo libratuak kontrolatu eta gainbegiratzea.

e) Aipatutako horien osagarri izanik haren esku uzten diren gainerako guztiak.

11. artikulua. FEOGA-Bermearen Kontabilitate Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ordainketen eta "gastu negatiboen" kontabilitatea, Batasunaren arautegiaren esparru esklusiboan.

b) Nekazaritzako Bermearen Estatu Fondoa (FEGA) Koordinazio Erakundera periodikoki igortzea gastuen egoera, gastuen aurreikuspena eta kopuruak, FEOGA-Bermearen kontu berariazkoaren Diruzaintzaren egoera, bai eta, halaber, fondo-eskeak ere.

c) Koordinazio Erakundera igortzea FEOGA-Bermearen aurrekontuaren kargura egindako ordainketei dagokien informazioa, Batasuneko xedapenetan ezarritako epeen barrenean eta formaren arabera.

d) FEOGA-Bermearen kontuen likidaziorako beharrezkoa den dokumentazioa prestatzea.

e) FEOGA-Bermearen zordunen jarraipena egitea.

f) Haren esku uzten den bestelako edozein.

12. artikulua. Langileri Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuari atxikitako langileen espedienteak ireki, mantendu eta eguneratzea.

b) Nomina bidez ordaintzen diren langile-gastuei dagozkien dokumentuak tramitatzea.

c) Departamentuari atxikitako langileei dagozkien aferen kudeaketa administratibo arrunta egitea.

d) Langileriaren arloko arautegia betetzen ote den ikuskatu eta kontrolatzea.

e) Departamentuko langileen artxiboa kudeatzea.

f) Departamentuko langileen asistentzia eta puntualitatea kontrolatzea.

g) Aparteko ordu, bidai sari, joan-etorri eta bestelako gastu aldakorren zentzuzko gastua kontrolatzea.

h) Langileriaren kudeaketan haren esku uzten diren gainerako guztiak.

13. artikulua. Mantenimendu Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren menpeko lokalen mantenimenduaz arduratzea, Iruñeko langelak eta eskualdeetako langelak.

b) Lokalen garbiketa kontrolatzea.

c) Eskualdeetako langelak materialez hornitzea.

d) Ondare Zerbitzuarekin harremanetan jardutea, langelak egokitzen, altzariak eta ofizinako materiala konpondu edota eskuratzen.

e) Suteak antzemateko sistemak kontrolatzea.

f) Aipatutako horien osagarri izanik haren esku uzten den gainerako edozein.

14. artikulua. Kudeaketa Administratiboari Laguntzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Nekazaritza Ganbararekiko administrazio-harremanak kudeatzea eta Ganbarari berari laguntza tekniko nahiz administratiboa ematea.

b) Nafarroako Nekazaritza Ganbararen Idazkaritza lanak, entitate horrekin sinatutako Lankidetza Hitzarmenari jarraikiz.

c) Departamentuaren Eskualdeko Langelen jarduera administratiboa koordinatzea.

d) Departamentuaren Barrutiko Langelen jarduera administratiboa koordinatzea. Horretarako, Barrutiko Langelatzat hartuko dira Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Arazoetarako Eskualdeko Planean aipatzen direnak.

e) Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialaz eta behar diren tramitazioez arduratzea, eta horretarako nekazaritzako ibilgailuak matrikulatzeko prozesuan parte hartu behar duten Foru Komunitatearen Administrazioko beste erakundeekin batera jardutea.

f) Nafarroako Nekazaritza Ganbarari sustengu tekniko eta administratiboa ematea kasuan kasuko hauteskunde prozesuan.

g) Cadreita, Ilundain eta Sartagudako finketan egiten diren inbertsioen kudeaketaz arduratzea.

h) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak auzitegi eta epaitegiekin dituen harremanak koordinatu eta Departamentuan eragina duten epaiak betetzea.

i) Nafarroako Gobernuaren bilkuretako gai zerrendan sartu beharreko gaiak tramitatzea.

j) Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea argitaratu beharreko dokumentuak.

k) Foru agindu eta ebazpenen eguneko gai zerrenda egitea.

l) Aipatu horien guztien osagarri diren gainerako eginkizunak, hierarkiako goiko organoek haren esku uzten dituztenean.

15. artikulua. FEOGA-Bermearen Ordainketak Burutzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Fondoak eskatzeaz arduratzen den unitateari jakinaraztea zein diren periodo bakoitzean burutu beharreko ordainketak.

b) Itzuli behar eta itzuli gabe dauden eta FEOGA-Bermearen zordunei dagozkien kopuruak atxikitzea, ordainketa proposamenetan oinarriturik.

c) Ordainketarako proposatutako titularrei dagozkien atxikipenak egitea.

d) Ordainketak burutzeko behar diren dokumentazio eta euskarri magnetikoak prestatu eta dagokion unitatera bidaltzea.

e) FEOGA-Bermearen kargura egindako ordainketei buruzko txostenak prestatu eta Nekazaritzako Bermearen Estatuko Fondoko Koordinazio Organismoari jakinaraztea, Batasunaren arautegian ezarritako epeetan eta koordinazio organismoarekin hitzartutako edukiaren arabera.

f) Bidegabeki egindako ordainketak eta dagozkien korrituak errekuperatzea.

g) FEOGA-Bermeko "Atxikipenak" eta "Zordunak" izeneko erregistro informatikoak eramatea.

h) FEOGAk finantzatutako laguntzei dagozkien ordainketak betetzearekin zerikusia izanik Departamentuak haren esku uzten dituen guztiak.

16. artikulua. Informazioaren Teknologiaren Bulegoak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Departamentuko Informazio Sistema Integratuan dagoen informazioa tratatu eta prestatzea.

b) Departamentuan euskarri informatikoan dagoen informazioa erabili eta babesteko jarraibideak ezartzea.

c) Aholku ematea Departamentuan sortzen den informazioa lantzeari dagozkionetan, bestelako organismoei emateko, lankidetza hitzarmen edo akordioen gerizan edo konpartitutako eskumenen erabilera dela kausa.

d) Laguntza teknikoa ematea, alegia eta, beste organismo batzuetan sortua izanik, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren esku uzten den informazioa erabili eta lantzeko.

e) Koordinatzea Lehendakaritza eta Barne Departamentuarekiko harremanak eta baliabideak, informazio sistemen arloan.

f) Departamentuak behar dituen aplikazioak eskatu eta, hala behar bada, sustatzea.

g) Beren ezaugarriak direla-eta Departamentuak gara ditzakeen aplikazioak egitea.

h) Organo eskudunen aurrean kudeaketa lanak egitea, parke informatikoaren egokitzapen eta mantenimendurako behar direnak eskuratzeko.

i) Euskarri informatikoaren bidezko informazioa erabiltzeari dagozkionetan, Departamentuak haren esku uzten dituen guztiak.

j) Bera izatea Nafarroan Nekazaritzako Orientabide eta Bermearen Europako Fondoaren Berme Ataleko laguntzen Ordainketa Erakundearen segurtasun informatikoaren kudeaketaz arduratuko den zerbitzu edo unitatea.

k) Ordainketa Erakundearen Informazio Teknologiaren Plana prestatzea, Lehendakaritza Departamentuko dagokion unitatearekin batera.

l) Unitatearen administrazio prozedurarako eskuliburua prestatu eta eguneratzea, bai eta proposatzea ere Ordainketa Erakundearen segurtasun informatiko eta datu kudeaketarako beharrezkotzat jotzen diren arauak.

m) Ordainketa Erakundearen instalazio informatikoen segurtasun fisikoa bermatuko duten aurreneurriak proposatzea eta, hala behar denean, aurrera eramatea.

n) Ordainketa Erakundearen sistema informatikoaren segurtasun logikoak eskatzen dituen neurriak hartzea, orientabide edo arau komunitarioen arabera.

o) Informazio sistema baliozko eta eraginkorrak proposatu eta, hala behar denean, kudeatzea eta Ordainketa Erakundeko datuen segurtasuna bermatzea, haiek isilpean gordez, beraien integritatea babestuz, eskura edukiz eta auditoretzako erregistroak eginez.

p) Ordainketa Erakundearen baliabide informatikoak gainbegiratzea, modu eraginkorrean erabil daitezen bermatzeko.

q) Ordainketa Erakundearen telekomunikazio sareak babesteko behar diren prozedurak finkatzea.

r) Gertakari larrietarako planak prestatu eta frogatzea, aplikazio informatiko garrantzitsuak babesteko eta ustekabeko etenen ondorioz kaltetutako zerbitzu informatikoak berreskuratzeko.

s) Ordainketa Erakundearen sistema informatikoaren segurtasun informatikoarekin zerikusia izan eta bere esku uzten diren gainerako eginkizun guztiak.

17. artikulua. FEOGA-Bermearen Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) FEOGA-Bermearen laguntzak kudeatzeko behar diren programa, bloke, prozesu eta aplikazioen diseinua, garapen informatikoa, probak, martxan jartzea, dokumentazioa, produzitzen jartzea, mantentze eta gaurkotze lanak koordinatu eta gainbegiratzea.

b) FEOGA-Bermearen laguntzak kudeatzeko behar diren prozesu informatikoen erabilera kontrolatu eta horien dokumentazioa eguneratua eta erabiltzeko moduan izatea.

c) Informazioaren Teknologiaren Bulegoarekin batera lanean aritzea "Nafarroako Foru Komunitatean FEOGA-Bermearen laguntzen Ordainketa Erakundearen Informazio Sistemen Prozeduren esku-liburua eta segurtasun arauak" gaurkotu, zabaldu eta bete daitezen.

d) FEOGA-Bermearen laguntzen kudeaketa informatikoaren arloan ematen zaion beste edozein eginkizun.

18. artikulua. Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuaren eta haren menpeko erakunde autonomon ingurune mikroinformatikoetako sistemen eta tokiko sareen euskarria izatea.

b) Departamentuaren ingurune mikroinformatikoetako sistemen eta tokiko sareen laguntzaren eta mantenimenduaren arloko langileak, bertakoak eta kanpokoak, koordinatzea.

c) Departamentuaren parke informatikoaren erosketen zerrenda egiteko eta hura egokitu eta mantentzeko behar diren erosketa eta hornidurak organo eskudunetan kudeatzeko laguntza ematea.

d) Departamentuaren informazio sistemen segurtasunari begira beharrezkotzat jotzen diren neurriak eguneratu eta betearazteko laguntza ematea.

e) Departamentuaren inbentarioa eguneratua izatea ekipamendu mikroinformatikoari eta tokiko sareei dagokienez.

f) Departamentuaren ingurunean mikroinformatikaren eta tokiko sareen laguntza eta mantenimenduari buruz esleitzen zaizkion gainerako eginkizunak.

19. artikulua. Ordainketa Erakundeko Laguntza Juridikoaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ordainketa Erakundearen unitateei aholkularitza juridikoa ematea bertan buruzten diren jardueretan.

b) Ordainketa Erakundeak tramitatzen dituen laguntza espedienteen jarraipen juridikoa egitea.

c) Erakunde horren gaiei buruz jartzen diren errekurtsoei buruzko tramiteak eta txostenak egitea.

d) Ordainketa Erakundean eragina duten arloen arau erregulatzaileak bildu eta eguneratzea.

e) Ordainketa Erakundearen jarduerei buruzko kontratazio espedienteetan behar diren txosten juridikoak egitea.

f) Afera juridikoen gainekoak izanik, haren gain uzten diren gainerako guztiak.

20. artikulua. Nekazaritzako Estatistikaren eta Azterlanen Bulegoak ondoko eginkizun hauek izanen ditu:

a) Estatuaren nekazaritzako estatistiken arloan Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion eginkizunak.

b) Foru Komunitatearentzat interesgarriak diren laboreei buruzko azterlan, estatistika eta inbentarioak egitea.

c) Datu banku estatistikoa zaindu eta eguneratzea.

d) Erabakitzen diren nekazaritza-politiken ondorioei buruzko analisi orokor eta partzialak egitea.

e) Nafarroako nekazaritzari buruzko argitalpenak, aldizkakoak izan edo ez, sustatu eta prestatzea, behar diren lankidetzekin.

f) Departamentuko Idazkaritza Teknikoaren bidez esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak.

21. artikulua. Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako ustiategien Erregistroa zaindu eta kudeatzea, uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuarekin bat.

b) Nafarroako nekazaritzako ustiategien katalogoaren datu basea mantendu, eguneratu eta ustiatzea.

c) Ziurtagiriak prestatzea, lehentasunezko ustiategiei, ustiategi ez-lehentasunezkoei eta, hala behar bada, nagusiki nekazari edo nekazari profesionalei eta nekazari gazteei buruzkoak.

d) Nekazaritzako ustiategien katalogoko datu basean izandako altak, bajak eta aldaketak jakinaraztea erakunde eskudunei.

e) Nekazaritzako hauteskunde zentsua prestatu eta eguneratzen laguntzea.

f) Departamentuko Idazkaritza Teknikoaren bidez esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak.

22. artikulua. Nekazaritzako Kontabilitate Sarearen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) RICAN (Nafarroako Nekazaritzako Kontabilitatearen Informazio Sarea) delakoa ezarri, zuzendu eta ikuskatzea.

b) Nekazaritzako ustiategien eta ekoizpen sistemen ezaugarri tekniko eta ekonomikoak aztertzea, bai eta nekazaritzako ustiategien garapen teknologikoari eta ekonomizitateari buruzko azterlanak ere.

c) Azterlan teknikoak eta ekonomikoak egitea jardun arloen arabera, edo gai eta egitasmo zehatzen gainean.

d) Departamentuko Idazkaritza Teknikoaren bidez esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak.

23. artikulua. Lurzoru eta Klimatologia Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Beste Departamentu batzuekin lankidetzan aritzea, Nafarroako Sare Meteorologikoa sustatu eta mantentzeko.

b) Agroklimatologiari, edafologiari eta labore eta aprobetxamenduei buruzko azterlanak egitea, eta, oro har, Nafarroako nekazaritzako baliabide naturalak ebaluatzea.

c) Nafarroako Nekazaritzako Arro Esperimentalen Sarea sustatu, mantendu eta kudeatzea. Sare hori nekazaritzako jarduerak sortutako higadura eta kutsaduraren berri izateko eratu da.

d) Klima eta lurraren datu baseak zaindu eta kudeatzea.

e) Nekazaritzako baliabide naturalei buruzko aholku eta laguntza ematea Nafarroako Gobernuaren Departamentuei eta Departamentuak zehazten dituen entitate eta erakunde publikoei.

f) Departamentuko Idazkaritza Teknikoaren bidez esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak.

24. artikulua. Nekzaritzako Informazio Sistemen Bulegoak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Nekazaritzako baliabideen datu baseak garatu, zaindu eta ustiatzea.

b) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren gainerako unitate organikoei laguntza ematea, Informazio Geografikoaren Sistemak ezartzeko.

c) Departamentutik kanpora ateratzen den informazio grafikoa eta alfanumerikoa koordinatzea, Nafarroako Lurralde Informazioaren Sistemaren (SITNAren) bitartez.

d) Departamentuaren web gunea garatu eta zaintzea eta nekazaritzari buruz eskura dagoen informazioa zabaldu eta jakinarazteko laguntza ematea.

e) Nekazaritzako informazioari buruzko datu baseen ustiapen bateratua koordinatzea, Departamentuaren barruan eta beste Departamentuekin.

f) Nekazaritzako edukiak dituen gaikako mapak prestatu eta zabaltzea.

g) Nafarroako Nekazaritzako Datuei buruzko Informazio Sistema sustatu eta kudeatzea, nekazaritzako datuei buruzko informazio grafikoa emateko internet bidez.

f) Departamentuko Idazkaritza Teknikoaren bidez esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak.

IV. KAPITULUA

Nekazaritza Zerbitzuko Bulegoak

25. artikulua. Landare Ekoizpenaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako ekoizpenen eta ekoizpen baliabideen antolamendu eta sustapenaren arloan, Foru Komunitateko programak egin, jarraitu eta ebaluatzea.

b) Landare ekoizpenaren arloan, Estatuko Administrazioak ezarrita dituen edota ezartzen dituen interes orokorreko programa eta jarduketak egin, jarraitu eta ebaluatzea Nafarroan.

c) Nekazaritza ekologikoaren antolamendu eta sustapenaren arloan, Foru Komunitateko programak egin, jarraitu eta ebaluatzea.

d) Ekoizpen integratuaren arloan, Foru Komunitateko programak egin, jarraitu, ebaluatu eta sustatzea.

e) Landare ekoizpenaren arloko zehapen espedienteak informatzea, mahatsondoari dagozkionak izan ezik.

f) Hazien eta mintegiko landareen ekoizpen eta merkaturatze prozesua ikuskatzeaz arduratzea, bai eta, halaber, haien kontrol eta ziurtapenaren faseei dagokienaz ere, deusetan ukatu gabe Estatuko Administrazioarekin beharrezkoa den lankidetza.

g) Foru Komunitatean hazien eta mintegiko landareen ekoizpen eta merkaturatzeari loturiko entitateekin zerikusia duten erregistroez arduratzea.

h) Proposatzea eman daitezen hazien eta mintegiko landareen ekoizle eta berretzaile tituluak.

i) Hazi lote prezintatuen aurrekontrol eta kontrolondoko entseiuak koordinatzea eta Nafarroan egiten diren balio agronomikoko entseiuak koordinatzea, entseiuak kasuan kasuko Institutu Tekniko eta Kudeatzailearen esku utziko direlarik.

j) Hazien eta mintegiko landareen arloko zehapen espedienteak ireki eta tramitatzea.

k) Hazi ziurtatua ekoizteko laguntzen ordainketa tramitatzea.

l) Atalburutzak edo Zerbitzuko Zuzendaritzak haren esku uzten dituen gainerako guztiak.

26. artikulua. Landare Osasuneko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Uztak, landak eta beharrezkoak diren leku guztiak zaintzea, landare ekoizpenentzat kaltegarriak diren eragileak antzeman eta ukitutako eremuak mugatzeko, bai eta, halaber, eragile horien aurka aurreneurriak hartu eta jardutea ere, landare osasunarekin zerikusia duten organismo ofizial guztiekin eta kasuan kasuko Institutu Tekniko eta Kudeatzailearekin batera.

b) Proposamena egitea, hala behar denean, Foru Komunitate osoan edo zati batean izurrite edo eritasuna badagoelako deklarazio ofiziala egin dadin, edota, alderantzizko kasuan, izurriterik gabeko eremua delako deklarazioa.

c) Estatu osorako interesekotzat deklaratzen ez diren landare babeserako kanpainak planifikatu, antolatu, zuzendu eta aurrera eramatea.

d) Estatu osorako interesekotzat deklaratzen diren kanpaina fitosanitarioak antolatu, zuzendu eta aurrera eramatea.

e) Landare ekoizpenari dagozkion xedapen fitosanitarioak betetzen ote diren begiratzea.

f) Oinarrizko legeria eta arauak bete daitezen proposatu eta betetzen ote diren begiratzea, osasun arloko agintari eskudunekin bat, produktu fitosanitarioak erabili behar dituzten pertsonen osasuna zaintzeko.

g) Produktu fitosanitarioen hondakinen gehieneko mugak kontrolatzeko planak gauzatzea, Foru Komunitatearen barrenean, bai eta, halaber, produktu horiek erabili eta merkaturatzeko jarraipen planak ere.

h) Proposatzea produktu fitosanitarioak erabiltzeko baimena eman dadin, Nafarroako baldintza agroklimatikoak direla-eta irtenbide tekniko berriak sartzea beharrezkoa den laboreetan, bai eta behar diren murrizketak egin daitezen ere, ingurumenari eragin dakizkiokeen kalteak edo galerak saihesteko.

i) Foru Komunitatean merkaturatzeari loturiko entitateekin eta produktu fitosanitarioen aplikazioarekin zerikusia duten erregistroez arduratzea, eta zehazkiago Establezimendu eta Zerbitzu Plagiziden Erregistroaz.

j) Produktu fitosanitarioen erabiltzaile txartela ematea eta produktu fitosanitarioak erabiltzen jakiteko ikastaroak koordinatzea, aipatu txartela eskuratzeko nahitaezko baldintza baita.

k) Foru Komunitatean entseiu ofizialak edo ofizialki aitortuak egiteko eskaria aurkezten duten enpresa kreditatuek gauzatutako entseiuen koordinazio, ikuskapen eta jarraipena.

l) Atalburutzak edo Zerbitzuko Zuzendaritzak haren esku uzten dituen gainerako guztiak.

27. artikulua. Nekazaritzako Aseguruen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako asegurua sustatzea, ezarritako laguntzak aztertu eta tramitatzea, bai eta, halaber, haien aldaketa kualitatibo nahiz kuantitatiboak proposatzea ere.

b) Aseguruak hartzen ez dituen arriskuetarako laguntzak proposatzea, eta hondamendietako kalteetarako ezarritako laguntzak kudeatu eta tramitatzea.

c) Nekazaritzako ekoizpenetan eragina duten arriskuetako kalteak baloratzea.

d) Aseguru berriei buruz edo lehendik daudenetan hobekuntzak sartzeari buruz azterlanak egitea.

e) Nagusiki nekazariak direnendako pentsio planetarako laguntzak tramitatzea.

f) Atalburutzak edo Zerbitzuko Zuzendaritzak haren esku uzten dituen gainerako guztiak.

28. artikulua. Erosketa eta Salmenta eta Eskuhartze Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zerealen eta arrozaren erosketa eta esku hartzea.

b) Behikiaren erosketa eta esku hartzea.

c) Gurinean eta esnekietan esku hartzea.

d) Merkatuak arautzeko bestelako neurri batzuk, hala nola FEOGA-Bermearen laguntza jasotzen duten haragi-produktuak biltegiratzeko errentamendu pribatuak, biltegi unitateen errentamendu pribatuak, eta abar.

e) Tabakoa landatzeko laguntzak izapidatu eta kudeatzea.

f) Elikagaiak dohainik banatzea.

g) Biltegi sare oinarrizkoaren kontserbazio eta mantenimendua.

h) Atalburutzak edo Zerbitzuko Zuzendaritzak haren esku uzten dituen gainerako guztiak.

29. artikulua. Bazka Idortzeko Laguntzen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Bazka idortzeko laguntzak izapidatu eta kudeatzea.

b) Zenbait kontserba egiteko oliba-olioa erabiltzeko laguntzak izapidatu eta kudeatzea.

c) Atalburutzak edo Zerbitzuko Zuzendaritzak haren esku uzten dituen gainerako guztiak.

30. artikulua. Produktuen Eraldaketarako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Fruta eta barazki ekoizleen erakundeak eta nekazaritzako ekoizleen elkarteak inskribatu, kontrolatu eta kudeatzea.

b) Barazki eta fruitu eraldatuetarako laguntzak izapidatu eta kudeatzea mertxikaren, udarearen eta tomatearen alorretan.

c) Industria kimikoko azukreari, almidoiari eta fekulari loturiko laguntzak izapidatu eta kudeatzea.

d) Muztioa mahats zuku bilakatu, ardoa destilatu eta alkohola emateko laguntzak izapidatu eta kudeatzea.

e) Frutarbolak erauzteko laguntzak izapidatu eta kudeatzea.

f) Atalburutzak edo Zerbitzuko Zuzendaritzak haren esku uzten dituen gainerako guztiak.

31. artikulua. Nekazaritzako Ustiategiak Ikuskatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritza Zerbitzuak kudeaturik, nekazaritzako lurretan onarrituriko laguntzak tramitatzeko nekazaritzako ustiategietan egin behar diren ikuskapen eta kontrolak antolatu, koordinatu eta burutzea.

b) Ekobaldintzapenari eta nekazari-lan egokiei buruzko arauak betetzeko behar diren kontrolak antolatu, koordinatu eta burutzea.

c) Atalburutzak edo Zerbitzuko Zuzendaritzak haren esku uzten dituen gainerako guztiak.

32. artikulua. Nekazaritzako Establezimenduak Ikuskatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritza Zerbitzuak kudeatzen dituen laguntzak tramitatzeko nekazaritzako establezimenduetan egin behar diren ikuskapen eta kontrolak antolatu, koordinatu eta burutzea.

b) Atalburutzak edo Zerbitzuko Zuzendaritzak haren esku uzten dituen gainerako guztiak.

33. artikulua. Nekazaritzako Ekoizleentzako Europako Batasunaren Laguntzen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako zenbait produkturen kasuan lur azaleragatik ordaindu beharrekoari, nekazariendako primei, eskualde behartsu batzuen ordainari eta nekazaritza eta ingurumen arloei laguntza emateko eskabide bakarra aurkeztu eta erregistratzeko ereduak prestatu eta prozesuak koordinatzea.

b) FEOGAren Berme Atalak finantzatzen dituen ondoko laguntza hauek kudeatzea:

_Belarki-laboreen ekoizleentzako E.B.aren laguntzak.

_Oliba-olioa eta mahaiko olibak ekoizteko laguntzak.

_Oliba-olioaren kalitatea hobetzeko laguntzak.

_Ikastexeetarako esnerako laguntzak.

c) Atalburutzak edo Zerbitzuko Zuzendaritzak haren esku uzten dituen gainerako guztiak.

34. artikulua. Europako Batasunaren Nekazaritza Politikarako Neurri Osagarrien Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondoren adierazten diren laguntzak, FEOGAren Berme Atalak finantzaturik ematen direnak eta Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2000-2006 Programaren barruan daudenak, kudeatzea:

_Ekoizpen integratua sustatzekoak.

_Nekazaritza ekologikoa sustatzekoak.

_Nafarroako eskualde andegatuentzako konpentsaziozko kalteordainak.

b) Atalburutzak edo Zerbitzuko Zuzendaritzak haren esku uzten dituen gainerako guztiak.

V. KAPITULUA

Abeltzaintza Zerbitzuko Bulegoak

35. artikulua. Abeltzaintzako Langelen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Abere Ekoizpenaren Atalaren eta Abere Osasuneko Atalaren arteko koordinazioa egitea.

b) Eskualdeko langeletako albaitariei beren jarduerei buruzko arauen berri ematea.

c) Eskualdeetako albaitarien eta Departamentuko barrutiko langelen arteko harremanak koordinatzea.

d) Eskualdeetako langeletako albaitarien lana planifikatu eta antolatzea eta lanerako protokolak prestatzea, Abeltzaintza Zerbitzuko bulegoetako arduradunekin koordinaturik.

e) Hondakinen Ikerketarako Plan Nazionala abeltzaintzari dagokionez gainbegiratu eta kontrolatzea, eta Osasun Publikoaren Institutuarekin koordinatzea.

f) Bestelako eginkizunak, aurrekoen osagarriak direnak edo abere ekoizpenari eta osasunari loturik esleitzen zaizkionak.

36. artikulua. Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Haragitarako behi, ardi eta ahuntz aziendaren ekoizleei Europako Batasunak azienda kopurua kontuan hartuz ematen dizkien laguntzak kudeatzea.

b) Europako Batasunaren Nekazaritza Politikaren Erdi Mailako Erreforma abereen gaieneko primei dagokienez aplikatzeko analisiak eta koordinazioa egitea.

c) Atalburutzak edo Zerbitzuko Zuzendaritzak haren esku uzten dituen gainerako guztiak.

37. artikulua. Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Abeltzaintzako ustiategien erregistroa kudeatzea.

b) Esne kuoten kudeaketa.

c) Tasa gehigarriari buruz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak delegatutako kontrola egitea.

d) Abeltzaintzako ustiategietako esnearen kalitate higienikoa kontrolatzea.

e) Abeltzaintzako elkarteentzako laguntzak sustatu, kontrolatu eta kudeatzea.

f) Abeltzaintzako lehiaketak egiteko baimenak kudeatu eta horiek sustatzen dituzten entitateentzako dirulaguntzak sustatu, kontrolatu eta kudeatzea.

g) Erlezaintzarako laguntza komunitarioak eta nazionalak sustatu, kontrolatu eta kudeatzea.

h) Abereen identifikazioaren arloko arauak aplikatzea eta haien erregistroa (SIMOGAN, SIMOPORC, REGA, etab.) zaindu eta eguneratzea.

i) Abeltzaintza integratua sustatzea.

j) Abeltzaintza ekologikorako laguntzak sustatu eta kudeatzea.

k) Galzorian dauden arrazentzako laguntzak kudeatu eta kontrolatzea.

l) Behor-aziendako Auritz arrazarentzako laguntzak kudeatu eta kontrolatzea.

m) Behi-aziendako pirinioarrarentzako laguntzak kudeatu eta kontrolatzea.

n) Osasun kanpainetan hildako abere positiboak ordezteko laguntzak kudeatu eta kontrolatzea.

o) Hazitarako hautatuak erosteko laguntzak kudeatu eta kontrolatzea.

p) Arraza autoktonoetako arkazteak eta bigantxak erosteko laguntzak kudeatu eta kontrolatzea.

q) Hiltegietan kanalen sailkapena kontrolatzea.

r) Abereen ongizate eta babesari buruzko arauak betearaztea.

s) Abere ekoizpenaren arloan esleitzen zaizkion gainerako eginkizunak.

38. artikulua. Epizootiologia Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Abereen mugimendua kontrolatzea.

b) Abereen eta ustiategien kontrola eta zainketa, epizootiak atzemateko.

c) Abereen eritasunen kontrako borrokan neurriak gomendatzea.

d) Osasunaren Defentsarako Elkarteak sustatzea.

e) Abereen garraioan derrigorrezkoak diren neurri zoosanitarioak hartzea.

f) Abere multzo handietarako baimena eman, eta haien erregistroa eta kontrol zoosanitarioa egitea.

g) Eritasun infekzioso eta kutsakorren edo parasitarioen derrigorrezko deklarazio ofiziala.

h) Eritasunik gabeko eremuen deklarazio ofiziala.

i) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari eta beste erakunde publikoei abere osasuna koordinatu ahal izateko eskatzen duten informazioa ematea.

j) Komunitatearen barrenean abere bizien salerosketan aritzen diren agenteen erregistroa.

k) Abere biziak garraiatzen dituzten ibilgailuen erregistroa.

l) Ziurtagiriak egiten dituztenen jarduerak erregistratu, prestatu eta kontrolatzea.

m) Abeltzaintzaren saneamenduko kanpainak egiteko ezartzen diren dirulaguntzak kudeatzea.

n) Abeltzaintzaren saneamenduko kanpainak, estatu osoaren interesekotzat jo ez direnak, planifikatu, koordinatu, ebaluatu eta kontrolatzea.

o) Abeltzaintzaren saneamenduko kanpainak, estatu osoaren interesekotzat jo direnak, antolatu, zuzendu, burutu eta ebaluatzea.

p) Abereen osasunari buruzko programa informatikoa gauzatzea.

q) Albaitaritzako botikei eta botikadun pentsuei buruzko legeria garatu eta haiek kontrolatzea.

r) Produktu eta material zoosanitarioaren ekoizle eta banatzaileak kontrolatu eta erregistratzea.

s) Giza kontsumorako ez diren abere-azpiproduktuen deuseztapena eta eraldaketa kontrolatzea.

t) Abereendako elikagaien sektoreko establezimenduen administrazio baimenak tramitatzea eta haien erregistroa kudeatzea.

u) Abereak elikatzeko lehengaiak eskuratzen, zirkulazioan jartzen eta horren bitartekaritzan aritzen diren enpresei kontrol ofiziala egitea.

v) Abeltzaintzako Laborategiarekin elkarlanean aritzea abeltzaintzaren saneamenduko kanpainetako analisi ofizialak eta abereen osasunaren arloko gainerako zehaztapenak burutzeko.

w) Abere osasunaren arloan esleitzen zaizkion gainerako eginkizunak.

VI. KAPITULUA

Nekazaritzako Azpigituren Zerbitzuko Bulegoak

39. artikulua. Nekazaritzako Azpiegituren arloko Egintza Administratiboak Berrikusteko Bulegoak ondoko eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako azpiegituren arloko errekurtso eta erreklamazioak ebazteko behar diren txostenak egitea.

b) Departamentuko Idazkaritza Teknikoari laguntza teknikoa ematea, nekazaritzako azpiegituren arloko gaietan, bide judizial zibilaren aurreko erreklamazioak ebazten.

c) Nekazaritzako azpiegituren arloko egintza administratiboen berrikuspenarekin zerikusia izanik, Departamentuak haren esku uzten dituen gainerako guztiak.

40. artikulua. Ingurumenaren Kontroleko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak nekazaritzako azpiegituren arloan sustatzen dituen jarduerei loturiko Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanak tramitatu, gainbegiratu eta artxibatzea.

b) Nekazaritzako Azpiegituren Atalarekin eta Ureztaketa Atalarekin koordinatzea nekazaritzako azpiegituren Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioari loturiko jarduerak burutzeko.

c) Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuarekin koordinatzea nekazaritzako azpiegituren Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioari loturiko jarduerak burutzeko.

d) Ingurumena lehengoratzeko behar diren proiektuak tramitatu eta gainbegiratzea, eta proiektu horietako lanak zuzentzea.

e) Ingurumenari buruzko txostenak egin eta nekazaritzako azpiegituretako lanak burutzen dituzten langileen ingurumenari buruzko prestakuntzan parte hartzea.

f) Nekazaritzako azpiegituretako jardueren ingurumenaren kontrolari eta jarraipenari buruz esleitzen zaizkion lan guztiak egitea.

41. artikulua. Obren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lurzati berrantolamenduko eskualdeetako bide eta hustubideen sareen lanen planak, oinarrizko proiektuak eta egiteko proiektuak gainbegiratzea.

b) Lanak adjudikatzeko espedienteak tramitatu eta artxibatzea.

c) Lurzati berrantolamenduko eskualdeetan bide eta hustubideen sareak egiteko proiektuetako lanak zuzentzea.

d) Burututako lanei buruz aurkeztzen diren alegazioak eta errekurtsoak aztertu eta ebazpen proposamenak egitea.

e) Zerbitzuko zuzendariak lurzati berrantolamenduko obrei buruz ematen dizkion lan guztiak egitea.

42. artikulua. Lurzarti Berrantolamenduaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lurzati barrantolamenduko eskualde bakoitzean bertan egiten diren lan eta jarduerak aplikatzeko ardura hartzea, foru agindua ematen denetik finka berrien jabetza hartu arte.

b) Lurzati berrantolamendurako aholkularitza-batzordearen bileretan parte hartzea.

c) Administrazioak edo enpresek nahiz bestelakoek lurzati berrantolameduari buruzko dokumentazio ofizialari loturiko lanak zuzendu eta gainbegiratzea.

d) Lurzati berrantolamenduko lanak egiten direnean aurkezten diren alegazioak aztertu eta ebaztea.

e) Lurzati berrantolamenduari buruzko alegazioak eta errekurtsoak aztertu eta ebazteko proposamena egitea.

f) Zerbitzuko zuzendariak lurzati berrantolamenduari buruz ematen dizkion lan guztiak egitea.

43. artikulua. Abeltzaintzako Azpiegiturei Laguntzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Herrilurretan larreak sortu eta hobetzeko laguntzen espedienteak, toki entitateek sustatuak, tramitatzea.

b) Mendiko abeltzaintzako azpiegituretarako laguntzen espedienteak, toki entitateek sustatuak, tramitatzea.

c) Abeltzaintzako azpiegiturei buruz ematen zaizkion lan guztiak egitea.

44. artikulua. Artxibo eta Jabetza Tituluen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lurzati berrantolamenduko eskualde bakoitzean bertan egiten diren lan eta jarduerak aplikatzeko ardura hartzea, finka berrien jabetza hartzen denetik partaideei jabetza titulu berriak ematen zaizkien arte.

b) Lurzati berrantolamenduaren artxibo ofiziala kontrolatu, antolatu eta zaintzea.

c) Lurzati berrantolamenduaren artxibo ofizialari buruzko ziurtagiri eta txostenak prestatzea.

d) Zerbitzuko zuzendariak lurzati berrantolamenduko dokumentazioaren artxiboari buruz ematen dizkion lan guztiak egitea.

VII. KAPITULUA

Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuko Bulegoak

45. artikulua. Nekazaritzako Elikagai Industrien Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzaren eta elikagaien arloen industrializazioa sustatzea, bai eta, halaber, nekazaritzako elikagaien arloaren industrializaziorako programak prestatzea ere.

b) Nekazaritzako elikagaien industrializazioa antolatu eta sustatzeari dagozkion programa eta jarduketen garapenerako Estatuko Aurrekontu Orokorrek eta Nafarroako Aurrekontu Orokorrek ezartzen dituzten dirulaguntzak kudeatzea.

c) Nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko baldintzen hobekuntzarako FEOGAtik datozen laguntzen espedienteak, kooperatiben sektorekoak ez badira, tramitatzea.

d) Nekazaritzako eta elikagaietako industrien arloko txostenak egitea.

e) Zerbitzuko Zuzendaritzak haren esku uzten dituen guztiak.

46. artikulua. Nekazaritzako Gaiak Merkaturatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzaren merkaturatzea sustatzeari eta eskaintza antolatzeari buruzko programa eta jarduketen garapenerako Estatuko Aurrekontu Orokorrek eta Nafarroako Aurrekontu Orokorrek ezartzen dituzten dirulaguntzak kudeatzea.

b) Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen merkaturatzeari dagozkion laguntzetarako espedienteak, nekazaritzako finantzaketari buruzko foru legeriaren babesean eginak, informatu eta tramitatzea. Era berean, nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen biltegiratze eta egokitzapenerako instalazio eta ekipoak eskuratu, modernizatu eta egokitzeari dagozkionak, beti ere, eskatzaileak nekazarien edo abeltzainen elkarteak baldin badira.

c) Honako gai hauei buruzko eskabideak informatu eta tramitatzea:

a) Auditoriak eta kontabilitatearen eguneratzea eta kudeaketa txostenak kooperatibetan.

b) Elkarteetako teknikari eta bazkideen prestakuntzarako laguntzak.

c) Nekazaritzako kooperatibak berregituratzeko pizgarriak.

d) Nekazaritzako produktuak transformatzeko eta merkaturatzeko baldintzak hobetzeko laguntzei buruzko espedienteak tramitatzea, FEOGAtik heldu badira kooperatiben arlorako.

e) Zerbitzuko Zuzendaritzak haren esku uzten dituen guztiak.

47. artikulua. Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Eraldakuntzako Nekazaritza Sozietateen Erregistro Bulegoak ondoko eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako eta elikagaietako industriak instalatu, aldatu edo legeztatzeko espedienteak tramitatu eta ebazpena proposatzea, eta haiek inskribatzea dagokiekeen erregistroan.

b) Nekazaritzako elikagai industrien erregistroa ikuskatu, kontrolatu eta mantentzea.

c) Nekazaritzako eta elikagaietako industrien instalazioetan indarra duen legeria betetzen ote diren ikuskatu eta egiaztatzea.

d) Enpresa Sailkapenaren agiria emateko proposamena egitea.

e) Eraldakuntzako Nekazaritza Sozietateak (SAT) sustatzea.

f) Kontrolatzea jardueraren mantenimendua eta entitateen ezaugarri propioak, SAT gisa.

g) SAT direlakoen kalifikazioa proposatzea, bai eta, halaber, SAT baten deuseztapenerako prozedura jurisdikzio zibilean sustatzea.

h) Nafarroako SAT erregistroa zaintzea.

i) Zerbitzuko Zuzendaritzak haren gain uzten dituen ekintza guztiak.

48. artikulua. Analisi Instrumentaleko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Osagaien eta hondarren determinazio analitikoak egitea.

b) Teknika analitiko berriak prest eduki eta karakterizatzea.

c) Departamentuko zerbitzuekin, EVENArekin, Departamentuari eta beste Departamentuei atxikitako sozietate publikoekin lankidetzan aritzea, analisi jakin batzuen bitartez.

d) Zerbitzuko Zuzendaritzak haren gain uzten dituen eginkizun guztiak.

49. artikulua. Kontrol eta Iruzurren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako produktuen kalitatea ikuskatzea.

b) Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen normalizazioari dagozkion erregelamenduzko xedapenak betetzen ote diren kontrolatu eta begiratzea.

c) Plagizidak fabrikatu, merkaturatu eta erabiltzeko erregelamenduzko xedapenak betetzen ote diren ikuskatu eta begiratzea.

d) Abereen elikaduran sartzen diren gai eta produktuen kontrola.

e) Ongarrien arloko erregelamenduzko xedapenak betetzen ote diren kontrolatzea.

f) Artikulu honek eta harekin lotutakoek aipatzen dituzten gaietako zehapen espedienteak ireki eta ebazten laguntzea.

g) Zerbitzuko Zuzendaritzak haren gain uzten dituen xedapen guztiak.

50. artikulua. Landare Biologiaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Laguntza ematea landare biologiaren arloan, batez ere determinazio analitikoak aplikatuz, Departamentuko zerbitzuei, EVENAri eta sozietate publikoei.

b) Zerbitzuko Zuzendaritzak haren gain utzitako beste ekintza batzuk, Zuzendaritzak berak finkatzen ahalko dituelarik lehentasun analitikoak.

51. artikulua. Abeltzaintzako Laborategiaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Abereen eritasunak atzemateko analisiak egitea.

b) Zerbitzuko zuzendariak abeltzaintzako analisiei buruz ematen dizkion eginkizunak.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoan dauden eta foru agindu honetan bulegoetarako ezarri den egituran lehengo izen bera duten bulegoetako buruen izendapenak berretsi edo sendotzen dira, egin ziren baldintza berberetan.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen dira foru agindu honetan ezarritakoaren kontra jotzen duten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak eta, espresuki, ondoko hauek:

a) 1999ko urriaren 18ko Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren bulegoak ezartzen dituena.

b) 2000ko maiatzaren 2ko Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren zenbait bulego aldatzen dituena.

c) 2001eko otsailaren 12ko Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren zenbait bulego aldatzen dituena.

d) 2001eko uztailaren 11ko Foru Agindua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren zenbait bulego aldatzen dituena.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren batean._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: C3281085