121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

4/2003 EBAZPENA, irailaren 2koa, Garraio zuzendari nagusiak emana, errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetarako dei egiten duena.

Urriaren 8ko 1566/1999 Errege Dekretuak xedatu du ezen errepidez, trenbidez edo bide nabigagarriz salgai arriskutsuak garraiatzen diharduten enpresek, edo garraio horiekin loturiko zamalanetan ari direnek, gutxienez segurtasun aholkulari bat izan behar dutela, jarduera horietan pertsonentzat, ondasunentzat edo ingurumenarentzat sor daitezkeen arriskuei aurrea hartzen laguntza emateaz arduratuko dena. Errege Dekretu hartan ezartzen da, halaber, segurtasuneko aholkulariek zein baldintza bete behar dituzten eta haien eginkizunak.

Sustapen Ministerioaren urriaren 21eko Aginduak zehaztu zituen segurtasun aholkulariek gainditu beharreko azterketen modalitateak, bai eta ariketen egitura ere.

Deialdi honetan izangai guztiek aukera izanen dute, garraio mota bakoitzean, espezialitate guztietako azterketa batera egiteko edo espezialitateak banan-banan egiteko.

Horiek horrela, Departamentu honi ekainaren 27ko 150/1984 Foru Dekretuak eman zizkion eskumenen arabera eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak uztailaren 29ko 800/2003 Foru Aginduaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek ondokoa

EBATZI DU:

Lehena._Errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetarako deialdia onestea.

Bigarrena._Proba horien xedea da segurtasun aholkulari izateko lanbide gaitasunaren ziurtagiri modalitate hauek lortzea:

Salgai arriskutsuen errepide bidezko garraioa.

_Espezialitate guztiak.

_1. mota (lehergaiak).

_2. mota (gasak).

_7. mota.

_Ondoko mota hauek: 3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8 eta 9. Salgai arriskutsuen nazioarteko garraiorako Europako hitzarmenean adierazitako mota bakoitzean agertzen diren gai solido eta likidoak (ADR).

_Nazio Batuen Erakundearen sailkapenean honako identifikazio zenbaki hauek dituzten gai likido sukoiak: 1202 (gasolioa), 1203 (bentzina) eta 1223 (kerosenoa).

Salgai arriskutsuen trenbide bidezko garraioa.

_Espezialitate guztiak.

_1. mota (lehergaiak).

_2. mota (gasak).

_7. mota.

_Ondoko mota hauek: 3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8 eta 9. Salgai arriskutsuen trenbidezko nazioarteko garraiorako Europako hitzarmenean (RID) adierazitako mota bakoitzean agertzen diren gai solido eta likidoak.

_Nazio Batuen Erakundearen sailkapenean honako identifikazio zenbaki hauek dituzten gai likido sukoiak: 1202 (gasolioa), 1203 (bentzina) eta 1223 (kerosenoa).

Hirugarrena._Deialdian parte hartu ahal izanen dute ohiko helbidea Nafarroako edozein udalerritan dutenek. Izangaiaren ohiko helbidea zein den jakiteko, indarra duen nortasun agiri nazionalean ageri dena hartuko da kontuan. Nortasun Agiri Nazionalean ageri den helbidearen ordez beste bat onartuko da honako kasu hauetan:

_Izangaiak erroldatze agiriaren bidez egiaztatzen baldin badu azken urteko 185 egun naturaletan, gutxienez, Nafarroako Foru Komunitatean helbideraturik egon dela. Horretarako, probak egiteko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita kontatuko da.

_Erroldatze agiriaren arabera, azken urtean Nafarroako Foru Komunitatean helbideraturik egondako egun kopurua 185 baino gutxiago izan arren, probak egiteko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik atzera kontatzen hasita betiere, izangaiak egiaztatzen baldin badu helbidea Nafarroako Foru Komunitatera aldatzera beharturik egon dela, familia edo laneko inguruabarrak direla kausa.

Laugarrena._Eskabideak aurkezteko tokia eta eguna.

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek bide hauetako bat erabiliz aurkeztu beharko dute eskabidea:

_Internet bidez, Nafarroako Gobernuaren www.cfnavarra.es orrian ageri den inprimakia betez ("Zerbitzuen Katalogoa", "'Zerbitzu guztiak" atala, "Garraioak" azpiatala).

_Deialdi honen I. eranskineko ereduaren araberako eskabidea aurkeztuz Nafarroako Gobernuaren Erregistro Ofizialetako edozeinetan. Eskabidea eranskinen honetatik atera edo Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuan eska daiteke.

Eskabideaz gainera, bi kasuetan, izangaiek honen ondotik aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte. Eskaera internet erabiliz egiten bada, agiriak posta ziurtatuaren bidez igorriko dira Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzura (Yanguas y Miranda kalea, 5, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren Erregistro Ofizialetako edozeinetan aurkeztuko. Bestela, agiriak eta eskabidea bera batu eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Ofizialetako edozeinetan aurkeztuko dira.

Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Indarra duen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpul- tsatua.

Nortasun Agiri Nazionalean ageri den helbidea Nafarroako Foru Komunitatekoa ez bada, erroldatze agiriarekin egiaztatu beharko du Nafarroan duela helbidea; agiri horretan adierazi beharko da azken urteko 185 egun naturaletan, gutxienez, Nafarroako Foru Komunitatean helbideraturik egon dela. Horretarako, probak egiteko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita kontatuko da.

Erroldako antzinatasuna 185 egunetik beherakoa baldin bada, helbidea Nafarroako Foru Komunitatera aldatzera behartu duten famili edo lanbide arrazoien egiaztagiria aurkeztu beharko da.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan, azterketa egin ahal izateko, lortu nahi den gaikuntza agiri mota bakoitzeko 6,00 euro sartu izanaren frogagiria.

Bosgarrena._Aurkezteko epea.

Probetarako izena emateko bidea bat edo beste izan, bai eskabidea bai agiriak 2003ko urriaren 24ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira.

Seigarrena._Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda paratuko da Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko bulegoetako iragarki oholean (Yanguas y Miranda kalea, 5, Iruña), 2003ko urriaren 31n.

Izangai baztertuek erreklamazioak egin ahal izanen dituzte aipatu bulegoetan 2003ko azaroaren 7a arte, eta akatsik izanez gero, zuzendu.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ere modu berean argitaratuko da 2003ko azaroaren 14an.

Zazpigarrena._Ondokoak izanen dira probetan buru eginen duen epaimahaiko kideak:

_Mahaiburua: Jesús María Odériz Echeverría, Garraio zuzendari nagusia.

_Ordezkoa: Jesús María Posadas Martínez, Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria.

_Mahaikideak:

_María Carmen Machiñena Solera, Nafarroako Gobernuko Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Ataleko burua.

_Jesús Armendáriz Mateo, Nafarroako Gobernuko Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko Ustiapen Ataleko burua.

_Francisco Morales Hernández, Nafarroako Gobernuko Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Azpiegitura Bulegoko burua.

_Ordezkoak:

_José Domingo Server Savall, Nafarroako Gobernuko Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Plangintza eta Proiektuetarako Ataleko burua.

_Maite Aranguren Olaberri, Nafarroako Gobernuko Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikaria (Adar Juridikokoa).

_Idazkaria: Charo Loitegui Biurrun, Nafarroako Gobernuko Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

_Ordezkoa: María Jesús Gutiérrez Gutiérrez, Nafarroako Gobernuko Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko Ikuskapen Bulegoko burua.

Zortzigarrena._Izangaiak Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertuko dira probak egitera.

Bederatzigarrena._Segurtasun aholkulari izateko lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko probak Ebazpen honen II. eranskinean ageri den programa ofizialaren edukiari buruz izanen dira, kasuan kasuko modalitatearen arabera.

Hamargarrena._Ariketen egitura.

1._Azterketak, garraio mota bakoitzari -errepideko zein trenbidekoari-lotuta, bi zati izanen ditu:

Lehenbiziko zatia izanen da eranskineko gaien edukiari buruzko "test" motako 50 galderari erantzutea, lau erantzunen artean bat aukeratuz.

Bigarren zatian ADR edo, kasua bada, RID delakoa kontsultatu ahalko da eta bertan azterlan bat edo kasu bat eginen da, garraio motaren eta espezialitatearen araberakoa, aholkulari batek egin edo/eta burutu beharreko lanen eta betebeharren inguruan.

Azterketa ADR 2003-i buruzkoa izanen da.

Izangaiak 2. artikuluan aipatu espezialitate baterako edo gehiagorako proba berariazkoak egin nahi baldin baditu, ariketak antzekoak izanen dira, baina kasuan kasuko garraio espezialitatearen inguruko gaiak baizik ez dira jorratuko.

2._Izangaiek azterketako proba bakoitzerako ordubete izanen dute, gehienez ere.

Hamaikagarrena._Ariketen kalifikazioa.

1._Proba bakoitza 0tik 100 puntura bitarte kalifikatuko da, eta proba gainditzeko 50 puntu edo gehiago atera beharko dira. Okerreko erantzunak ez dira penalizatuko.

Hamabigarrena._2003ko azaroaren 22an eginen dira, larunbatarekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoko gelategian. Proba bakoitzerako ordutegi zehatza onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera argitaratuko da.

Hamahirugarrena._Ariketak kalifikatu ondoren, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda jarriko du Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko bulegoetako iragarki oholean (Yanguas y Miranda kalea, 5, Iruña), eta Garraio zuzendari nagusiari igorriko dio.

Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesteko Garraio zuzendari nagusiak emanen duen Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta ebazpen horren kontra gora jotzeko helegitea jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean.

Hamalaugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Hamabosgarrena._Ebazpen hau Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzura igortzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren bian._Garraio zuzendari nagusia, Jesús Odériz Echevarría.

I. ERANSKINA

Errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetan izena emateko eskaera

A) Eskatzailearen datuak:

Lehen deitura.

Bigarren deitura.

Izena.

NAN zenbakia.

Jaioteguna.

Non jaioa.

Ikasketa maila.

Helbidea.

Posta kodea.

Herria.

Telefono zenbakia.

Datu hauek adierazi dituenak eskatu du onar dezatela Garraio zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsitako deialdiko probetan, salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko espezialitate hauetan:

B) Zein probatara aurkeztuko den (X batez adierazi):

Errepide bidezko salgai arriskutsuen garraiorako segurtasun aholkularia:

_Espezialitate guztiak.

_1. mota.

_2. mota.

_7. mota.

_Hurrengo mota hauek: 3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8 eta 9.

_Nazio Batuen Erakundearen sailkapenean honako identifikazio zenbaki hauek dituzten gai likido sukoiak: 1202, 1203 eta 1223.

Trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraiorako segurtasun aholkularia:

_Espezialitate guztiak.

_1. mota.

_2. mota.

_7. mota.

_Hurrengo mota hauek: 3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8 eta 9.

_Nazio Batuen Erakundearen sailkapenean honako identifikazio zenbaki hauek dituzten gai likido sukoiak: 1202, 1203 eta 1223.

C) Azterketarako eskubidea izan eta espedientea formalizatzeko tasa 6,00 eurokoa da egin nahi den espezialitate bakoitzeko.

Iruñean, .........(e)ko ....................aren ..............(e)an.

(Izenpea)

II. ERANSKINA

Segurtasun aholkulari izateko probetarako behar diren gaien zerrenda

Ziurtagiria luzatzeko kontuan hartuko diren ezagutzak, gutxienez, ondoko gaiei buruzkoak izanen dira:

I._Aurreneurri eta segurtasuneko neurri orokorrak:

1. Salgai arriskutsuak tartean direla istripu batean izan daitezkeen ondorioei buruzko ezagutzak.

2. Istripuaren arrazoi nagusiei buruzko ezagutzak.

II._Erabilitako garraio motari buruzko xedapenak, legeria nazionalean, Europako Batasuneko arauetan, nazioarteko hitzarmen eta akordioetan bildutakoak, bereziki ondoko gaiei dagozkionak:

1. Salgai arriskutsuen sailkapena:

a) Disoluzioak eta nahasketak sailkatzeko prozedura.

b) Gaien zerrendapenaren egitura.

c) Salgai arriskutsu motak eta horiek sailkatzeko printzipioak.

d) Garraiatzen diren gai eta objektu arriskutsuen izaera.

e) Ezaugarri fisiko-kimikoak eta toxikologikoak.

2. Enbalajearen baldintza orokorrak, zisternak eta edukiontzi-zisternak barne.

a) Enbalaje motak, kodetzea eta markatzea.

b) Enbalajeei buruzko betebeharrak eta enbalajeekin egin beharreko probei buruzko arauak.

c) Enbalajearen egoera eta aldizkako kontrola.

3. Arrisku adierazleak eta etiketak:

a) Inskripzioak arrisku etiketetan.

b) Arrisku etiketak jartzea eta kentzea.

c) Seinalizazioa eta etiketatua.

4. Argibideak garraio-gutunean:

a) Garraio-gutunean ezarritako datuak.

b) Bidaltzailearen adostasun adierazpena.

5. Bidaltzeko modua eta murriztapenak igorpenean:

a) Zama osoa.

b) Sueltoko gaien garraioa.

c) Garraioa sueltoko gaietarako ontzi handietan.

d) Garraioa edukiontzietan.

e) Garraioa zisterna finko edo desmuntagarrietan.

6. Bidaiarien garraioa.

7. Debekuak eta kontuan hartu beharrekoak baterako zamaketan.

8. Gaien bereizketa.

9. Mugapenak garraiatzen diren kopuruetan eta salbuesten diren kopuruak.

10. Erabilera eta zamaketa:

a) Zamalanak (betetze maila).

b) Zamaketa eta bereizketa.

11. Garbitu eta gasa kentzea zamatu aitzin eta ondoren.

12. Tripulazioa: lanbide heziketa.

13. Ibilgailuan eraman beharreko dokumentazioa:

a) Garraio-gutuna.

b) Idatzizko jarraibideak.

c) Ibilgailuaren baimen agiria.

d) Ibilgailuen gidarien prestakuntza agiria.

e) Barneko nabigazioari buruzko prestakuntza agiria.

f) Edozein salbuespenen kopia.

g) Beste dokumentu batzuk.

14. Segurtasunerako betebeharrak: jarraibideak betetzea eta gidariaren babes ekipoa.

15. Zaindu beharra: aparkaldia.

16. Zirkulazio nahiz nabigazioko arauak eta murriztapenak.

17. Gai kutsagarrien isurketa operatiboak nahiz istripuaren ondoriozkoak.

18. Garraiatzen diren gaiei buruzko betebeharrak.

Iragarkiaren kodea: C3276343