121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2003ko irailaren 1ean hartua, "Navarra de Servicios, S.A." sozietatea Foru Komunitatearen eta hari loturik edo haren menpe dauden entitate publikoen tresna propiotzat eta zerbitzu teknikotzat jotzen duena.

Ekainaren 23ko 150/2003 Foru Dekretua 10/1998 Foru Legeko lehenbiziko xedapen gehigarrian aipatzen den gaitasuna erabiliz eman zen. Hark xedatzen duenez, zuzenbide pribatuko sozietateak, haien kapitalean Foru Komunitateko Administrazioak zuzenean edo zeharka partaidetzarik handiena badu, Foru Komunitatearen eta hari loturik edo haren menpe dauden entitate publikoen tresna propiotzat eta zerbitzu teknikotzat joko dira, baldin eta izaera hori Nafarroako Gobernuak aitortzen badu, erabaki baten bidez, zer departamenturi dagoen atxikirik eta horrexetako kontseilariak proposaturik.

2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 19/2000 Foru Legeko hamaseigarren xedapen gehigarriaren arabera, Europako Batasuneko FEOGAko Bermeen Saileko kontuak kitatzeko prozedurari buruzko arauetako eginbeharrak egiten direla bermatzeko, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak laguntzarako kontratuak izenpetzen ahalko ditu, egintzak zaindu eta begiratzeko eta ta Nafarroako Foru Komunitateko Erakunde Ordaintzailearen eginkizunei eutsiko die. Egintza horien arabera pagatuko zaizkie laguntzak eskatzen dituztenei FEOGAko Bermeen Sailetik. Halaber, eginkizun horiek Nafarroako Gobernuak osatzen dituen sozietate publikoei esleitzen ahalko dizkie eginkizun horiek.

"Navarra de Servicios, S.A." sozietatearen gaur egungo xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak berez edo sozietate partaliertuen bidez parte hartzen dueneko beste sozietate batzuei zerbitzuak ematea, baita azalduriko baldintzaren bat betetzen ez dutenei ere, Akziodunen Batzar Nagusiak zerbitzu horiek ematea erabakitzen duenean.

Sozietateak partikularzki zerbitzu hauek emanen ditu:

_Sozietateetako organoetako idazkaritza eta aholkularitza juridikoa, hala bada, lanbide elkargoetako langileak kontratatuz.

_Kontabilitatea eta aholkularitza zerga kontuetarako.

_Komeni diren zerbitzuak, lan kontuetan.

_Informatikako tresnak eskura edo epeka sal-erosi edo alokatzea eta informatikako zerbitzuak ematea.

_Nekazaritzako elikagaiak hedatzeko feria, erakusketa, jardunaldi eta bestelako ekitaldiak antolatu, sustatu eta parte hartzea.

_Nekazaritzako elikagaiei loturiko laborategiko zerbitzu guztiak ematea.

Beste edozein zerbitzu operatibo, sozietateko gobernu organoek horretarako baimena ematen badute.

Sozietatearen xedeko jarduerak osorik edo hein batean garatzen ahalko dira, xede bera edo antzekoa duten sozietateeetan akzioak edo partaidetzen titulartasuna eskuratuz.

Sozietateak ekainaren 23ko 150/2003 Foru Dekretuan aipatzen diren betebeharrak betetzen ditu, besteak beste, Foru Komunitateko Administrazioak haren kapitalean partaidetzarik handiena duelako.

Bidezko da, beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta hari loturik edo haren menpe dauden entitate publikoen tresna propiotzat eta zerbitzu teknikotzat jotzea, haren helburuei dagozkien arloetan.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "Navarra de Servicios, S.A." sozietatea Forru Komunitatearen eta hari loturik edo haren menpe dauden entitate publikoen tresna propiotzat eta zerbitzu teknikotzat jotzea, haren helburuei dagozkien arloetan, ekainaren 23ko150/2003 Foru Dekretuko 2. artikuluan xedaturikoarekin bat.

2. Erabaki hau "Navarra de Servicios, S.A." sozietateari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Idazkaritza Teknikoari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren batean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: C3278298