121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

558/2003 FORU DEKRETUA, irailaren 8koa, Nafarroako Eskola Kontseilua-Hezkuntza Batzorde Nagusiko idazkaria kide batzuk aldatzen dituena.

Nafarroako Eskola Kontseilua-Hezkuntza Batzorde Nagusia eta tokiko kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 4.1 artikuluko f letrak xedatzen du Nafarroako Eskola Kontseilua Hezkuntza Administrazioko bost ordezkarik osatuko dute beste batzuekin batera.

12/1997 Foru Legearen 4.1 artikuluko n letrak xedatzen du Eskola Kontseiluko idazkaria ere Nafarroako Eskola Kontseilua-Hezkuntza Batzorde Nagusiko kide izanen dela.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legeko 6. artikuluko 1. idatz-zatiak xedatzen du Nafarroako Eskola Kontseiluko kideen agintaldia lau urtekoa izanen dela eta artikulu bereko 4. idatz-zatiaren arabera, kide bat ordeztuz gero, kide berria ordeztuak bete gabe daukan agintaldirako izendatuko dela.

Urriaren 28ko 223/2002 Foru Dekretuaren bitartez, Nafarroako Eskolako Kontseiluko kide batzuk aldatu ziren, haien artean idazkaria eta Hezkuntza Administrazioaren bost ordezkariak.

Hori horrela, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko irailaren zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._1. Ondoko zerrendako pertsonak Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntza Batzorde Nagusiko kide izendatzea, esaten den erakundearen ordezkari gisa:

Hezkuntza Administrazioaren ordezkariak:

_Pedro González Felipe jauna. Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzuko zuzendaria.

_Ignacio Recondo Aizpuru jauna. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria.

_Javier Navallas Rebolé jauna. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

_Antonio Marticorena Valencia jauna. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria.

_Pedro Olangua Baquedano jauna. Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Inmigraziorako Zerbitzuko zuzendaria.

Idazkaria:

_Antonio Iriarte Moncayola jauna. Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

2. Ordeztutako kideek zuten agintaldia bukatu bitartean arituko da karguan.

3. Izendapen hauek 2003ko irailaren 8az geroztiko ondorio ekonomiko eta administratiboak izanen dituzte.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren zortzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: C3281668