121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

79/2003 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Miguel Angel Marzábal Díaz jauna, Ikuskizun Publiko eta Josteta Jardueren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Miguel Angel Marzábal Díaz jauna, Ikuskizun Publiko eta Josteta Jardueren Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu honen berri ematea interesatuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren zortzian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: C3281261