121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

570/2003 FORU DEKRETUA, irailaren 8koa, Nieves Ascunce Elizaga andrea, Osasun Publikoaren Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 48.2 artikuluak xedatzen du Zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.

Hori horrela, Osasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko irailaren zortziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Nieves Ascunce Elizaga andrea, Osasun Publikoaren Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren zortzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: C3281721