121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Zirkulazioaren udal ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik

Zizur Nagusiko Udalak, 2003ko abuztuaren 28ko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi du Zizur Nagusiko Zirkulazioaren udal ordenantzako aldaketari dagokion espedientea; horiek horrela eta legeari jarraikiz, edukia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara.

Zizur Nagusian, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita zortzian.

ZIRKULAZIOAREN UDAL ORDENANTZAKO ALDAKETA

II. ERANSKINA

Sarrera murriztuko eremuetan aldaerak, lekualdaketak eta gisakoak direla-eta ibilgailuak ibiltzeko baimena eskuratzeko baldintzak hauek dira:

1._Interesatuaren eskabidea, behar bezala beterik (arrazoia, eremu murriztua, eguna, orduak, ibilgailuaren tipologia, kargaren ezaugarriak) Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dena, eskabidea abiarazten duen gertakaria baino 24 ordu lehenago.

2._Interesatuak Udaltzaingoari jakinaraziko dio (telefonoa: 609487118) zer ordutan sartu nahi duen eremu murriztuan, eta udaltzainei dagokion baimena erakutsiko die. Orobat jakinaraziko da zamalanen bukaera.

3._Ibilgailuak ez dira 10 Km/h.-ko abiaduran baino lasterrago ibiltzen ahalko eta halaber ez dira lorategietako eremuan ibiltzen ahalko.

4._Eskatzaileak, bere sinadurarekin, zamalanetan ari bitartean eta ibilgailuak eremu murriztuan joan-etorrietan ari bitartean egin daitezkeen kalteen erantzulea izanen da.

5._Udaltzainak ohartzen badira zamalanetan edo ibilgailuak pasatzerakoan kalteak edo hondaketak egin direla, interesatuari jakinaraziko diote, baita Udalari ere, eta honek dagozkion erreklamazioak eginen ditu, kalteak konpontzeko.

ANEXO III

Solicitud para tránsito por zonas peatonales por motivo de mudanzas, traslados o similares

Oinezkoendako bideetatik ibilgailuekin igarotzeko eskaera (etxe-aldaketa, lekualdatze edo antzekoak direla eta)

Don/Doña ............................ Jn/And-ak, con D.N.I. número / NAN zk ................,. en representación de o en nombre propio / ondoko honen izenean edo bere izenean ........................, vecino/a de ....................., .........(e)ko biztanlea, calle / helbidea ...................., número/zkia ........, ........ piso/solairua, ............. teléfono/a

Motivo / Arrazoia

Zona restringida / Mugatutako eremua

Día / Eguna

Horario / ordutegia

Dimensiones y Peso Máximo del Vehículo / Ibilgailuaren gehienezko neurriak eta pisua

Características de la carga / zamaren ezaugarriak

Zizur Mayor / Zizur Nagusia

Firma / Sinadura

C O N D I C I O N A D O

1._La solicitud se entregará debidamente cumplimentada en el Registro General del Ayuntamiento con una antelación de 24 horas al hecho que motiva la misma.

2._El interesado comunicará a la Policía Municipal (Tfno. 609487118) la hora en que se desea acceder a la zona restringida, exhibiendo a los agentes la correspondiente autorización. Así mismo se notificará la finalización de los trabajos de carga y descarga.

3._Los vehículos no podrán circular a más de 10 Km/h. en las zonas restringidas, así mismo no se podrá circular por zonas ajardinadas.

4._El solicitante con su firma se hace responsable de los daños que se puedan ocasionar durante el transcurso de los trabajos de carga y descarga, así como durante el tránsito de los vehículos por la zona restringida.

5._Los agentes de la Policía Municipal en el supuesto de que observasen daños o desperfectos motivados por los trabajos de carga y descarga o por el tránsito de los vehículos, lo notificarán al interesado y al Ayuntamiento, quien efectuará las reclamaciones correspondientes con el fin de subsanar los daños.

B A L D I N T Z A K

1._Behar bezala beteriko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean entregatu beharko da, eskatutako ekintza burutu baino 24 ordu lehenago.

2._Eskatzaileak mugatutako eremura zein ordutan sartu nahi duen Udaltzaingoari adieraziko dio (609487118 tfnoa) eta udaltzainei dagokion baimena erakutsiko die. Halaber, zamalanak bukatutakoan honen berri emango du.

3._Eremu mugatuetan ibilgailuen gehienezko abiadura 10 Km/orduko izanen da eta ezin izanen da berdeguneetatik ibili.

4._Zamalanak egiten diren bitartean eta mugatutako eremuan ibilgailuak dabiltzan bitartean gerta litezkeen kalte guztien ardura hartzen du eskatzaileak, honakoa sinatu eta gero.

5._Udaltzainek zamalanek edo ibilgailuen joan-etorriagatik sortutako kalteak sumatuko balituzte eskatzaileari eta Udalari horren berri emanen diote eta Udalak dagozkion erreklamazioak eginen ditu, kalteak konpon daitezen.

V.ºB.º Autorización / Oniritzia baimena Conformidad con el condicionado

Servicios Urbanísticos / Hirigintza zerbitzuak Baldintzeko adostasuna

Policía Municipal / Udaltzaingoa

Iragarkiaren kodea: C3276066