121. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

557/2003 FORU DEKRETUA, irailaren 8koa, azaroaren 26ko 334/2001 Foru Dekretuaren eranskina aldatzen duena. Foru Dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean dauden zenbait ondasun higiezin baloratzeko prozedura onetsi zen. Balorazioa egiteko, merkatuan duten batez besteko prezioa egiaztatzeko metodoa erabili zen, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren kudeaketan aplikatzeko.

Azaroaren 26ko 334/2001 Foru Dekretuaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitatean dauden zenbait ondasun higiezin baloratzeko prozedura onetsi zen. Prozedura hori Nafarroako eskualde guztietako etxebizitza askoren balioa eta ezaugarriak biltzen dituen lagin baten estatistika-azterketaren emaitza zen. Datuak jatorri desberdinetatik eta urte batzuetan bildu ziren.

Iruñeko eta Tuterako udalerrietan birzatiketak egin direnez, kale berriak sortu eta lehenagotik zeuden kaleetan etxeak eraiki dira.

Horregatik, 2 eta 3. taulak, Iruñaren eta Tuteraren eskualdekatzea biltzen zutenak, aldatzen dira. Eraikin eta kale berriak biltzeko osatu egin dira, baita atarien zenbaki batzuk ere, lehenagotik zeudenak, baina orain arte kontuan hartu ez direnak.

Hori horrela, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko irailaren zortzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Azaroaren 26ko 334/2001 Foru Dekretuaren eranskinean aldaketa batzuk sartzea. Foru Dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean dauden zenbait ondasun higiezin baloratzeko prozedura onetsi zen. Balorazioa egiteko, merkatuan duten batez besteko prezioa egiaztatzeko metodoa erabili zen, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren kudeaketan aplikatzeko.

Bat._2. taula, Iruñeko kale izendegia.

1. Kale batzuen datuak aldatzen dira:

KL AITA ADOAIN 16tik 120ra 261 E

KL ALTZANIA ERREKA 1etik 15era eta 4tik 10era 148 C

ET BARAÑAIN 4tik 22ra 131 D

KL ARNAT DE LARRASOAÑA - 700 M

KL JOSE MIGUEL MADOZ 4tik 12ra eta 25 165 E

KL NAVAS DE TOLOSA 27 eta 29 130 D

KL TEODORO OCHOA DE ALDA - 144 D

KL ZANGOZA 21etik 51ra eta 40tik 46Bra 161 C

KL BENJAMIN DE TUDELA 2tik 6ra eta 11tik 13ra 135 D

ET ZARAGOZA 73tik 107ra 164 C

2. Kale hauek biltzen dira:

PZ SOTO - 700 M

PZ JULIO ALTADILL - 135 D

ZK ANA DE VELASCO - 164 C

KL ANA DE VELASCO - 164 C

KL ARANTZADIKO INGURUBIDEA - 61 E

KL VERGEL - 61 E

BD MOLINO DE CAPARROSO - 61 E

KL MIGUEL SERVET - 175 E

KL ANSELMO GOÑI DOKTOREA - 175 E

ZK EXTREMADURA - 164 C

PK MAITEMINDUENA - 170 E

KL ARROSADIA - 162 C

KL TODA AZNAREZ - 170 E

BD BURLATAKOA - 61 E

Bi._3. taula, Tuterako kale izendegia.

1. Kale batzuen datuak aldatzen dira:

KALEA ZENBAKIAK EREMUA

1. zutabea 2. zutabea 3. zutabea

KL PABLO SARASATE 13tik 15era eta 12tik 16ra 602

KL UGARTE DÑA. MARIA 17 a 23 y 14 a 16 604

2. Kale hauek biltzen dira:

KALEA ZENBAKIAK EREMUA

1. zutabea 2. zutabea 3. zutabea

PZ CONSTITUCION - 603

KL CARCASTILLO - 608

KL BASAON - 608

KL ALCAIT - 608

KL ALBARES - 608

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren zortzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: C3281667