109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Esteribarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2003ko uztailaren 15ean egin bilkuran:

Unai San Miguel Alzórriz jaunak eskaturik 17. poligonoko 1. lurzatian tramitaturiko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondotik (Alkatetzaren 41/03 ebazpena, 2003ko martxoaren 28koa) jendaurrean egoteko epea amaiturik (2003ko 54. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 30ekoa) inork alegaziorik aurkeztu gabe, boz batez erabaki da:

a) Unai San Miguel Alzórriz jaunak sustaturiko xehetasun azterlana behin betikoz onestea.

b) Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

c) Kopia bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

Esteribarren, bi mila eta hiruko uztailaren hamaseian. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: A0307209