109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U S T I Ñ A N A

Alkateordeen eta zinegotzi delegatuen izendapenak

Udal honetako alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen, 2003ko ekainaren 20an:

1._Honako hauek izendatu dira Fustiñanako Udaleko alkateorde:

Mauricio Morales Andia jauna, lehen alkateorde.

Ignacio Bienzobas Blasco jauna, bigarren alkateorde.

José Ignacio Fernández Lostado jauna, hirugarren alkateorde.

2._Fustiñanako Udaleko alorreko zinegotzi delegatuak izendatzea, eskumen hauek izanen baitituzte: dagozkien zerbitzuak zuzentzea eta oro har kudeatzea, baita hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebaztea ere. Azpialorreko zinegotziaren delegazioan ez da sartuko azken ahalmen hori. Hona izendatuak:

Mauricio Morales Andia jauna, Kulturaren, Kirolaren, Gazteriaren eta Gizarte Zerbitzuen alorreko zinegotzi delegatua.

Ignacio Bienzobas Blasco jauna, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien alorreko zinegotzi delegatua.

Lucia Agramonte Redrado andrea, Gizarte Zerbitzuen azpialorreko zinegotzi delegatua.

Argitara ematen da, antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamenduko 46.1 eta 44.2 artikuluetan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Fustiñanan, bi mila eta hiruko uztailaren bederatzian. Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: A0307141