I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1346/2003 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko kirurgia zerbitzu batzuetarako tresnak erosteko gastua baimendu eta dagokion kontratazio espedientea onesten duena (OHN/-5 lehiaketa).
Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako dei egin du Nafarroako Ospitaleko kirurgia zerbitzu batzuetarako tresnak erosteko (OHN-5 lehiaketa).
Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko kirurgia zerbitzu batzuetarako tresnak erosteko kontratazioa egitea (OHN-5 lehiaketa).
Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, presarik gabekoa.
Hasierako prezioa: 51.281,51 euro (berrogeita hamaika mila, berrehun eta laurogeita bat euro, berrogeita hamaika zentimo), BEZa barne.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehazten direnak.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: irailaren 23a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an.
Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: urriaren 17an, 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña). Iruña.
Klausula administratibo eta partikularren eta agindu teknikoen plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulego nagusietan (Irunlarrea kalea, 39, 31008, Iruña). (Telefonoa: 948 422105, Nafarroako Ospitalekoa).
Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren bostean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: A0307935