109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P U I U

Alkatetzaren ebazpena

Puiuko alkate udalburuak ondoko ebazpenak eman zituen, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita seian. Hona hemen, hitzez hitz:

9/2003 ebazpena, ekainaren 26koa, Puiuko alkate udalburuak emana, alkateordeak izendatzen dituena.

Puiuko alkate udalburu Eduardo Guillén Gil naizen honek,

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

Lehenbizi._Angel María Izurriaga Piudo jauna lehen alkateorde eta Pedro José Iracheta Pérez jauna bigarren alkateorde izendatzea.

Bigarren._Alkateordeek, izendapenaren hurrenkerari jarraikiz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan jasotzen diren kasuetan ariko dira alkatearen eginkizunetan.

Hirugarren._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Puiun, bi mila eta hiruko uztailaren zortzian. Alkatea, Eduardo Guillen Gil.

Iragarkiaren kodea: A0307135