109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N A M A R I A

Bake epailearen kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua betez, udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdia iragartzen da. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesatuek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Donamarian, bi mila eta hiruko uztailaren hamalauan. Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: A0307180