109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ARALARKO BATASUNA

Oihan enkantea

Aralarko Batasunak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak 2003ko apirilaren 2an emaniko foru aginduaren bidez behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko enkante publikoa iragartzen du, Aralar Mendiko Albi alderdiko oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

2.239 pagok osaturiko lotea, 1.948 metro kubiko zur eta 535,5 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak.

Hasierako prezioa hau da: 84.724,82 euro.

Enkantean parte hartu ahal izateko, Aralarko Batasunak Nafarroako Kutxan duen kontu korrontean (33000001239, Lakuntzako bulegoa) behin-behineko fidantza gisa hasierako prezioaren ehuneko 5 sartu izanaren gordekina aurkeztu behar da.

Proposamenak, behean erantsitako ereduaren araberakoak, Aralarko Batasuneko idazkaritzan (Lakuntzako Udala) aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egun natural igaro ondoko lehenengo larunbateko eguerdiko hamabiak arte.

Proposamenak aurkezteko epea bukatutakoan irekiko dira pleguak.

Baldintza ekonomiko-administratiboak eta teknikoak interesatuen eskura daude Lakuntzako Udaleko idazkaritzan, enkantea hor berean eginen delarik.

Lakuntzan, bi mila eta hiruko uztailaren hamabian. Aralarko Batasuneko burua, Sokorro Artieda Flores.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................., bizilekua: ..............., helbidea: .............., eta NAN zenbakia: ........... Nire izenean edo hau ordezkatuz: .............., I.F.Z.: ............ Aralarko Batasunak oihan lote bat saltzeko ... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko iragarkiaren berri izanik, honako eskaintza egiten dut: ........ (letraz eta zenbakiz) ............... euro.

Era berean, horretarako onetsi diren baldintza ekonomiko-administratibo eta fakultatiboen plegua onartzen dut.

Iragarkiaren kodea: A0307197