109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Obra kontratua

Lehiaketaren xedea: Udalak San Francisco Javier plazan duen eraikina egokitzea, 0-3 urte bitarteko haurrendako ikastetxea izan dadin.

Adjudikazio bidea: lehiaketa publikoa, prozedura irekian eta presako izapidaketarekin.

Hasierako prezioa: 332.011,36 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: lizitazioaren aurrekontuko % 2.

Egiteko epea: sei hilabete.

Eskaintzen aurkezpena: Ribaforadako Udalaren erregistroan, San Francisco Javier plazako 1ean; iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamalaugarren egun naturaleko 14:00ak arte.

Pleguak: administrazio klausulen pleguak eta proiektua interesatuen eskura daude, Carlos Sagasti kopia-dendan, Tuterako Zaragoza etorbideko 31n.

Ribaforadan, bi mila eta hiruko uztailaren zazpian. Alkate udalburua, José A. Villafranca.

Iragarkiaren kodea: A0307175