109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRIBERAKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Hondakinetako gai organikoen tratamendurako planta eraikitzeko lanak. Obra zuzendaritza kontratatzeko lehiaketa

Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitateak lizitaziorako deia egin du, biometanizazio planta eraikitzeko lanetarako obra zuzendaritza kontratatu eta gauzatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: biometanizazio plantako obra zuzendaritza, eta lan hauetarako laguntza: behin betiko proiektua prestatzea, ingurumenaren gaineko eraginaren azterlana eta jarduera sailkatuen espedientea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Gutxi gorabeherako aurrekontua: 369.854 euro, BEZa barne.

Adjudikazio hartzaileak plantaren eraikuntzan obra zuzendaritzari berez dagozkion lanak egin beharko ditu, baldintzen pleguan zehazten den gisan; baina, horretaz gain, plantaren behin betiko proiektuaren prestaketan, ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanean eta jarduera sailkatuen espedientean lagundu beharko du.

Obrak egiteko epea: 28 hilabete.

Behin-behineko bermea: 7.397,08 euro.

Iragarkia Europako Batasunaren Egunkari Ofizialera noiz igorri den: 2003ko uztailaren 9a.

Eskaintzak aurkezteko epea 2003ko irailaren 1ean bukatuko da, 13:00etan.

Eskaintzak Mankomunitate honen bulegoetan aurkeztuko dira, Capuchinos kaleko 6 zenbakiko 1. solairuan (Tutera, Nafarroa), 31500 posta kodea.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak, espedientean baitaude, Mankomunitatearen bulegoetan aurkeztu ere. Agiri horiek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamenak jendaurrean irekitzea: irekitzeko eguna eta ordua gutxienez ere 5 egun lehenago jakinaraziko zaizkie eskaintza egiten dutenei.

Gainerako baldintzak eta agiriak lizitatzaileen eskura daude Mankomunitate honen bulegoetan.

Tuteran, bi mila eta hiruko uztailaren zortzian. Mankomunitateko burua, Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: A0307177