109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

371/2003 FORU AGINDUA, abuztuaren 1ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, ikastetxe publikoetako eskola jantokietako zerbitzuaren kontratazioa 2003-2004 ikasturtera luzatzen duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu zerbitzu horien esleipena hartu zuten enpresei eskola jantokiko kontratuak luzatzea.

Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako jantokiak arautzen dituen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan xedatutakoa garatzeko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 11n eman zuen 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoa aplikatuta.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Jantoki zerbitzuak emateko 373/1998, 343/2000, 382/2001, 380/2002, 381/2002, 382/2002, 383/2002, 502/2002 eta 508/2002 Foru Aginduen bidez enpresekin sinaturiko kontratuak 2003-2004 ikasturterako luzatzea. Foru Agindu honen eranskinean ageri dira enpresak, zerbitzuak eta diru kopuruak.

2. Jantokian bazkaltzera zenbat ikasle gelditzen diren jakindakoan, Foru Agindu honetan prezioa kalkulatzeko kontuan hartu den kopuruarekin alde nabarmenik baldin badago, diru aldetik behar den egokitzapena egitea, eta aldaketa horren ondotik kontuan hartzea bazkaltiarren benetako kopurua, falta diren zerbitzuetarako.

3. Baimena ematea luzapen bakoitzerako aipatzen diren gastuetarako, 2002ra luzatutako 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legearen 33.1 artikuluan, ondorengo aurrekontuen kargurako gastu konpromisoei dagokienez, ezarritakoari jarraikiz. 2003ko irailetik abendura bitarteko denborari gehienez ere 401.882,71 euroko kostua dagokio guztira, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren 2002ra eta 2003ra luzatutako 2001eko aurrekontuko 41620-2210-425200 kontusailaren kargura; 2004ko urtarriletik ekainera bitarteko denborarako gutxi gorabeherako kopurua 663.573,77 eurokoa izanen da guztira, urte horretako aurrekontuan gaitzen den kontusailaren kargura.

4. Foru agindu hau eta ondoko eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

5. Foru agindua eta eranskina igortzea enpresa interesatuei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak sor ditzaten.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren batean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

ANTSOAIN "Ezkaba" H.L.H.I.P. JANGARRIA,S.L. 2,67 393

BERIAIN HLHko ikastetxe publikoa JANGARRIA,S.L. 3,94 (bi begirale barne) 99

LIZARRA "Remontival" H.L.H.I.P. JOSE IRIGOYEN JARA,S.L. 3,76 (hamar begirale barne), 675

JAUNTSARATS "Oihanzabal" H.L.H.I.P. SERUNION, S.A. 3,96 (begirale bat barne) 45

LARRAINTZAR 'Obispo Irurita" /H.L.H.I.P. SERVAL 3,42 (zazpi begirale barne) 228

LESAKA "Irain" H.L.H.I.P. TALLUNCE, S.L. 4,53 (bi begirale barne) 79

IRUNBERRI "San Juan" H.L.H.I.P. JANGARRIA, S.L. 6,88 (begirale bat barne) 11

LOS ARCOS 'Santa María" H.L.H.I.P. JOSE IRIGOYEN JARA, S.L. 4,75 (bi begirale barne) 69

LUZAIDE H.L.H.I.P. JANGARRIA, S.L. 3,95 18

MUTILOABEITI 'San Pedro" H.L.H.I.P. RESTAURACION COLECTIVA, S.A. 3,98 (lau begirale barne) 141

NOAIN "San Miguel" H.L.H.I.P. TALLUNCE, S.L. 3,71(bi begirale barne) 111

ERRIBERRI "Príncipe de Viana" H.L.H.I.P. SERUNION, S.A. 3,94 (begirale bat barne) 41

ORKOIEN "'San Miguel" H.L.H.I.P. JANGARRIA, S.L. 3,73 (hiru begirale barne) 107

PAMPLONA "Andrés Muñoz Garde" H.B.I.P. JANGARRIA, S.L. 4,17 63

GARES H.L.H.I.P. JANGARRIA, S.L. 4,05 (bost begirale barne) 177

ERRONKARI "Julián Gayarre" H.L.H.I.P. SERUNION, S.A. 3,98 (hiru begirale barne) 91

ZANGOZA "Luis Gil" H.L.H.I.P. JOSE IRIGOYEN JARA, S.L. 4,78 (bi begirale barne) 57

TAFALLA 'Marqués de la Real Defensa" H.L.H.I.P. JOSE IRIGOYEN JARA, S.L. 4,24 (bi begirale barne) 85

TUTERA "Torre Monreal" H.B.I.P. JANGARRIA, S.L. 6,82 (hiru begirale barne) 44

VIANA "Ricardo Campano" H.L.H.I.P. JOSE IRIGOYEN JARA, S.L. 4,68 (begirale bat barne) 31

ATARRABIA "Lorenzo Goicoa" H.L.H.I.P. JOSE IRIGOYEN JARA, S.L. 3,05 (begirale bat barne) 168

ATARRABIA "Atargi" H.L.H.I.P. JOSE IRIGOYEN JARA, S.L. 3,44 (bost begirale barne) 282

ZIZUR NAGUSIA ."Erreniega" H.L.H.I.P JANGARRIA, S.L. 3,38 (bost begirale barne) 333

ZIZUR NAGUSIA "Camino de Santiago" H.L.H.I.P TALLUNCE, S.L. 3,72 (hamabi begirale barne) 474

ZUDAIRI "Las Amescoas" H.L.H.I.P. JANGARRIA, S.L. 2,70 106

Iragarkiaren kodea: A0307726