109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R D A Z U B I

Hirigintza hitzarmena behin betiko onetsirik

Urdazubiko Udalak, 2003ko maiatzaren 23an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen behin betikoz onestea Urdazubiko Udalaren eta Construcciones Bengochea, S.L.ren artean sinatutako hirigintza hitzarmena, Urdazubiko hiriguneko A4 unitatearen hirigintza aprobetxamenduaren % 10a lagatu ordez, dirutan balio duena paratzeko, Construcciones Bengochea, S.L.k sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Urdazubin, bi mila eta hiruko ekainaren hamazazpian. Alkate udalburua, Andrés Diharassarry Orgambide.

Iragarkiaren kodea: A0307110