109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik, lurzoru urbanizaezinean erabilera aldatzeko, oihan finkak gabe nekazaritzako produktibitate ertainekoak izan daitezen

Onetsi da, hasiera batean, Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa puntuala, Andrés Barbarin Garruések sustatua, lurzoru urbanizaezinean erabilera aldatzeko, oihanekoak gabe nekazaritzako produktibitate ertainekoak izan daitezen katastroko 287, 335, 344, 347 eta 372. lurzatiak, 6. poligonokoak, Lizarrako San Lorentzo alderdian baitaude; beraz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 127. artikuluari eta harekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek azter dezaten eta, komenigarri juzgatuz gero, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Espedientea interesatuen eskura dago Udaleko Hirigintza bulegoan.

Lizarran, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A0307140