109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E T E L U

Aurrekontuko 02/2003 aldaketa hasiera batean onetsirik

Beteluko Udalak, bi mila eta hiruko uztailaren lauan egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zen Beteluko Udaleko aurrekontuan aldaketa egiteko 02/2003 espedientea. Hona hemen:

1. Kreditu berezia: 1 314 16001 kontusaila, "Gizarte Segurantzako enpresa-kuota": 1.600,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua: 1.600,00 euro.

2. Kreditu berezia 1 111 23001 kontusailean, "Udalkideen bidai-sariak eta joan-etorriak": 3.000,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua: 3.000,00 euro.

3. Kreditu berezia 1 313 601 kontusailean, "Oztopo arkitektonikoan kentzea espaloi eta pasealekuetan": 3.000,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua: 3.000,00 euro.

4. Kreditu berezia 1 413 601 kontusailean, "Bainu eremuko komuna": 1.000,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua: 1.000,00 euro.

5. Kreditu gehikuntza 1 451 21202 kontusailean, "Eskolaurreko ikastetxeko funtzionamendu gastuak": 12.800,00 euro.

Eskolaurreko ikastetxeko matrikulen tasen bidez finantzatua, 1 33014 kontusaila: 875,00 euro.

Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuak eskolaurreko ikastetxearen funtzionamendurako ematen duen dirulaguntzen bidez finantzatua, 1 45507 kontusaila: 8.600,00 euro.

Eskolaurreko ikastetxearen funtzionamendurako Araizko eta Larraungo Udalen finantziazioaren bidez finantzatua: 2.300,00 euro.

Gastu Orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua: 1.025,00 euro.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, udal idazkaritzan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean paratuta, nahi duenak azter dezan eta, hala behar badu, bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Betelun, bi mila eta hiruko uztailaren lauan. Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: A0307130