109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E T E L U

Udalbatzako kideen lansariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Beteluko Udalak, bi mila eta hiruko uztailaren lauan egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zen:

Azterturik Udalbatza honetako kideen lansariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak zehazteko irekitako prozedura, Kontu Hartzailetzaren eta Idazkaritzaren txostenekin, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Erakundeen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarriturik eta kontuan harturik Udalaren ezaugarri bereziak, Beteluko Udalak, osoko bilkuran bildurik, eta Udalbatzako kide guztiak aho batez egonda, erabaki du:

Lehenbizi: Miguel Javier Recalde Goldáraz jaun alkatea dedikazio partzialean arituko da bere karguan.

Udalari egiazki emateko, 908 ordu ezarri dira urtean, urte bakoitzeko lanegunetan banatuko direnak hogei ordu aste bakoitzean. Ordutegia karguaren premietara egokituko da.

Bigarren: Alkatetzaren lansarietarako honako hau finkatu da:

_12.300,00 euro urtean, hamabi hilabetetan ordaintzeko.

Hurrengo urteetan zenbateko hori handituko da, Nafarroako Foru Komunitatean kontsumoaren prezio indizeak duen gorakada portzentzualaren hein berean haziko da, gora egin beharreko urtearen aurreko urtarriletik abendura kontatuta .

Hirugarren: Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari eskatuko zaio bertan sarrera eman diezaion Miguel Javier Recalde Goldaraz jaun alkateari.

Laugarren: Udalak bere gain hartuko du tokatzen den enpresa-kuota ordaintzea.

Bostgarren: Udalbatzako organo kolegiatuen bilkuretara egiazki joateko, bilkura-sari hau finkatu da, dedikazio esklusiboa edo partziala ez dutenentzat:

_Udalbatzako organo kolegiatu baten bilkura bakoitzera joateagatik: 72,00 euro.

Seigarren: kalte-ordainak, karguan aritzean sortzen diren egiazko gastuengatik, agiri bidez frogatu behar dira. Udalkideak bidaia bere ibilgailuan egiteagatik, gastua itzuliko zaio, 0,25 euro urratutako kilometro bakoitzetik.

Zazpigarrena: Erabaki hau aditzera ematea, aldez aurretik Udaletxeko iragarki oholean paratuz eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 42.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Betelun, bi mila eta hiruko uztailaren lauan. Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: A0307131