109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

162/2003 Ebazpena

Martzillako Udaleko alkate udalburuak ondotik osorik jartzen den ebazpen hau eman zuen 2003ko ekainaren 23an:

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 43 eta 44. artikuluetan (2568/1986 E.D., azaroaren 28koa) ezarritakoari jarraituz, hain zuzen ere Alkatetzaren eskurantzen eskuordetzeari buruz, salbu eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 71. artikuluetan ezarritako eskurantzak eta aipatu lege bereko 115. artikuluan jasotako ahalmenak,

XEDATU ETA DEKRETATU DUT:

1. Carmen Isabel Garrido Toledo zinegotzia bereziki eskuordetzea Kultur zerbitzuan aritu dadin. Eskuordetze horrek bere baitan izanen ditu zerbitzuaren barne zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebaztea.

2. Eskuordetutako zinegotziari jakinaraztea ezen A.F.E.ko 115. artikuluari jarraituz Alkatetza honek informazioa jasoko duela eskuordetzen diren eginkizunen kudeaketaz eta eskuordetutako zinegotzia zuzenean Alkatetzaren menpe egonen dela.

3. Kultura zerbitzuaren eskuordetze berezi horretarako dedikazio partzialeko gutxieneko araubide bat ezarriko da, osoko bilkuraren erabakiaren bitartez.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Carmen Isabel Garrido Toledo andreari eta adieraztea eskuordetzeak eragina izan dezan onartu egin behar duela; hala, jakinarazpen honetatik hasita hiru egun balioduneko epean ez badu berariaz kontrakorik adierazten besterik gabe onartutzat joko da.

5. Dekretuaren kopia argitaratzea Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta, orobat, osoko bilkurari haren berri ematea egiten duen lehenengo bilkuran.

Martzillan, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita seian. Alkate udalburua, José María Abarzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: C3217364